Gehitu, galdera berri bat zk. iruzkin sakatuz, ikuskizunei buruzko galdera bat.

(zenbaki horrek zenbat galdera bildu diren erakusteko ere balio du).

Hobetsi Euskal Herriko ikuskizunak.

Adibidea:

Go!azen telesaileko protagonistak udaleku batean elkarrekin daude… Zein da udalekuaren izena?

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Nola deitzen zen Nerea Mazo aktore eta abeslariaren** aita**? (Aktore profesionala, hau ere).

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Doraemon telesailean, gehien agertzen diren umeen artean badago familia aberatseko mutiko bat, askotan Erraldoi pertsonaiarekin batera, bihurrikeriak egiten… Izena?

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Hamaseigarrenean, aidanez filma, 1985. urtekoa, izen bereko nobela bat eraman zuen pantailetara. Filmeko zuzendaria nobelagilea bera izan zen. Nor zen idazle-zinemagile hori?

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Nor ote honako film hauen egilea? (Zinema zuzendaria). Amama, (film luzea, 2015), Bertsolari, (dokumental luzea, 2011), Urte berri on, amona!, (film luzea, 2011), Aupa Etxebeste!, (film luzea, 2005).

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    edit-2
    4 years ago

    Lau urtean behin jokatzen da Bertsolari Txapelketa Nagusia; non jokatu zen azken finala?

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Nork eraman zituen Bertsolari Txapelketa Nagusiko 2009ko eta 2017 txapelak?

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    1976an Euskal Herriko eta Australiako gizonezko kirolarien arteko lehia jokatu zen Donostian. Australiarrak nagusitu ziren, eta garbi geratu zen australiarrek erabiltzen zuten materiala hobea zela. Zein probatan nagusitu ziren australiarrak? (Geroztik euskaldunak beren materialak aldatu zituzten; australiarrek erakutsitako eredura igaro ziren).

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    edit-2
    4 years ago

    Nora joaten ziren bikotekidea eskatzera erromes, eta non ibiltzen ziren harri bitxi baten inguruan bueltaka ezkongabeak bikotekide bila (harri bitxi hori meteoritoa delako ustea dago).

    Neskazaharrak joaten dira

    XXXXXra, XXXXXra,

    Santuari eskatzera senar on bana,

    senar on bana, komeni bada.

    ···

    Santuak esaten die,

    burua(re)kin ez, burua(re)kin ez,

    Zergaitik lehenago akordatu ez,

    akordatu ez, orain batere ez".

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Dragoi Bola telesaileko protagonista baten izena?

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Doraemon marrazki bizidunetan mutiko betaurrekodun bat, neska bat, Erraldoi goitizeneko mutil handikote bat… Nola deitzen da betaurrekoak dituen pertsonaia nagusi hori?

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Zein arlotan nabarmendu da Ander Lipus jauna?

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Wikipedian honela deskribatzen den ikuskizuna: “[…] ikuskizun artistikoa da, pailazo, malabarista, akrobata, mago eta ilusionisten emanaldiak eta animaliekiko erakustaldiak dituena, gehienetan talde ibiltari baten eskutik herriz herri eskaintzen dena […]”. Zer ikuskizun da?

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    The Kid, (Mutikoa), (1921); The Gold Rush, (Urrearen sukarra) (1925); City Lighst, (Hiriko argiak), (1931); Modern Times, (Garai modernoak), (1936); The Great Dictator, (Diktadore handia), (1940)…

    Nork zuzendu zituen filmak?

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Uztapide eta Basarri, zertan ibiltzen ziren elkarrekin?