Gehitu galdera berri bat zk. iruzkin horretan sakatuz, Zientzia eta Naturari buruzko galdera bat.

(Zenbaki horrek zenbat galdera bildu diren erakusteko ere balio du).

Hobetsi Euskal Herriari lotutako zientzia eta natura kontuak.

Adibidea:

Non zegoen, zein udalerritan zegoen, Elhuyar anaiek beren aurkikuntza garrantzitsuenak egiteko erabili zuten laborategia?

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Ingelesez AC/DC laburudurak bi korronte motari egiten dio erreferentzia… Nola deitzen dira bi korronte mota horiek euskaraz?

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Hegaz egiterakoan bi metro baino zabalagoa. Hego luze zorrotzak eta erronbo itxurako isatsa. Pirinioetan ale gutxi ikus daitezke. Hegaztiaren izena?

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Gipuzkoako armarrian hiru zuhaitz agertzen dira; zuhaitz horiek Taxus baccata espeziekoak direla esaten da… Zuhaitz horien izen arrunta?

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Eguzkian, gugandik hurbilen dagoen izar horretan, fusio nuklearra gertatzen ari da… Hidrogeno atomoak, bero eta presio handipean egonik, fusionatzen ari dira, eta beste elementu bateko atomoak sortzen ari dira. Zein elementutako atomoak ari dira sortzen eguzkiaren nukleoan?

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Zerez elikatzen dira izurdeak jaioberritan?

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    edit-2
    4 years ago

    ____________-ko International Physics Center, nazioarteko fisikari bikainak elkarrekin ikertzeko eraiki zen zentroa non dago? (Zein udaletan?)

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    edit-2
    4 years ago

    Non zegoen, zein udalerritan zegoen, Elhuyar anaiek beren aurkikuntza garrantzitsuenak egiteko erabili zuten laborategia?

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    1880eko hamarkadan, eta 1890eko hamarkadan zehar, merkatuaren ekonomia lehiaren ondorioz sortu berria zen elektrizitatearen merkatuaren kontrolaren inguruko lehia bizia izan zen. Alde batean George Westinghouse enpresaburu eta ingeniaria ibili zen korronte alternoaren aldeko apustu gogora egiten. Bere aukari nagusia, korronte zuzena edo jarraituaren alde egin zuena, nor izan zen?

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Latinez buxus, gaztelaniaz boj, frantsesez buisEuskaraz? (Bere zura, egurrezko mahai-tresnak egiteko erabiltzen da).

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Noiz, zein mendetan, akabatu zuten Bizkaiko azken hartza Eskuagatxeko mendilerroan, Urkiola inguruan?

  • GorkaAzkOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Behin, zientzialariek neurtu zuten animalia bat lurrean korrika 115 km/h-ko abiadura lortu zuela. Zein animalia ote?