Gehitu galdera berri bat zk. iruzkin horretan sakatuz, aisia eta kirolari buruzko galdera bat.

(Zenbaki horrek zenbat galdera bildu diren adieraziko du).

Hobetsi Euskal Herriari lotutako aisia eta kirol kontuak.

Adibidea:

Nongoa da hamalau zortzimilakoak lehen aldiz igo zituen emakumea?

  • GorkaAzk
    cake
    OPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Nortzuk eraman zuten ikurrina bat Atotxa futbol-zelaian, 1976an, oraindik bandera hori Hegoaldean legez kanpokoa zenean?

  • GorkaAzk
    cake
    OPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Joaldunak Nafarroa Garaiko iparraldeko herrietan sorturiko euskal kulturako pertsonaia tradizionalak dira. Nola deitzen dira joaldunek bizkarraldean, zarata eginez, astintzen dituzten objektu horiek?

  • GorkaAzk
    cake
    OPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Joaldunak Nafarroa Garaiko iparraldeko herrietan sorturiko euskal kulturako pertsonaia tradizionalak dira. Joaldun ezagunenak Ituren eta alboko herri batekoak dira… Ituren ondoko herriaren izena?

  • GorkaAzk
    cake
    OPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Nork altxatu zuen 100 kg-ko harri zilindriko bat 1700 aldiz, 2003ko otsailaren 8an, Euskadiko Sei Orduetan?

  • GorkaAzk
    cake
    OPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    edit-2
    4 years ago

    Hiru Haundiak (sic) izeneko lasterketak hiru mendi batera hartzen ditu: Gorbeia (1.482m), Aizkorri (1.528m) eta hirugarren mendi bat, (1.331 metrokoa). Lasterketa 1987an abiatu zen, eta 1996tik aurrera bi urtetan behin jokatzen da. Gasteizko Manuel Iradier Elkarteak antolatzen du. Zein da igotzen duten 1.331 metroko mendi hori?

  • GorkaAzk
    cake
    OPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    edit-2
    4 years ago

    Nor da?

    Jaio, Barrikan jaio zen, Bizkaian, 1994ko azaroaren 10ean, bizirik eta sasoian dabil. Euskal herritar golf-jokalaria da, 2016an profesional bilakatua.

    2020an historia egin zuen. Munduko golf sailkapenaren gailurrera iritsi den lehen euskal golflaria izan da. Soilik 24 golf jokalarik lortu dute rankingaren lehen posturaino igotzea, eta hori lortu zuen bederatzigarren europarra izan zen.

    Nor da?

  • GorkaAzk
    cake
    OPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    3 years ago

    Badago herri kirol bat non lasterkariek lurrean utzitako artaburu batzuk edo egur zati txiki batzuk batu eta saski batean gorde behar dituzten. Zein izena du herri kirol horrek?

  • GorkaAzk
    cake
    OPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    edit-2
    3 years ago

    Euskal Mendizale Federazioak, hiru hilabetean behin, argazki ederrez hornitutako aldizkari bat argitaratzea sustatzen du… Aldizkariaren izena?

  • GorkaAzk
    cake
    OPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Nongoa da hamalau zortzimilakoak lehen aldiz igo zituen emakumea?

  • GorkaAzk
    cake
    OPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Nor da Athletic Bilboko emakumezko futbol taldeko entrenatzailea?

  • GorkaAzk
    cake
    OPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Zein herritako inauterietako pertsonaia da Miel Otxin?

  • GorkaAzk
    cake
    OPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Nork bizkarreratu zuen eskuineko besoaren laguntzarik gabe, esku bakar batekin, 267 kiloko harria?

  • GorkaAzk
    cake
    OPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Nor bilakatu zen munduko txapeldun, 2021ko otsailean, Snowboardcrosseko Munduko Txapelketa irabaziz?

  • GorkaAzk
    cake
    OPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Zer dira honako hauek guzti hauek: aizkora proba, sega jokoa, harri jasotzea, sokatira, lasto altxatzea, lasto botatzea, lokotx biltzea, trontza, zaku eramatea, orga jokoa, ingude altxatzea, harri zulaketa

  • GorkaAzk
    cake
    OPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    1976ko abenduaren 5eko Euskal Derbia: Errealeko kapitaina eta Athletic Clubeko kapitaina eta atezaina, oraindik legez kanpo zegoen ikurrin bat atera zuten Atotxa futbol zelaira. Nola deitzen da Athletic-eko atezain hori?