OHARRA: testu honek aldaketak jasan ditzake urtea amaitu bitartean.
Iaz 2024 urtekoa bezala, gure aurtengo balantze ekonomikoa ere gardentasunez komunikatu nahi dizuegu gure Babesleoi eta euskal fedibertsoko komunitate osoari.
Hementxe duzue Abaraska taldearen 2025 urteko memoria:
| Diru sarrerak / Gastuak | Data | Zenbatekoa(€) |
|---|---|---|
| Hasierako saldoa | 2024 amaieran | 2137,93 |
| Fiare gastua | 2024/12/31 | -12 |
| Babesle ausarta, urtarrileko aldapan gora! | 2025/01/07 | 20 |
| TAPUNTU kooperatibaren ekarpena | 2025/01/14 | 50 |
| Beste babesle ausart bat, hau da hau! | 2025/01/21 | 50 |
| 3,84 TB-eko bi disko | 2025/03/07 | -546,56 |
| Babesleak udaberrian ere | 2025/03/09 eta 2025/03/19 | 32 |
| Disko gogorrentzako bi euskarri | 2025/06/22 | -30,25 |
| Babesleen ekarpenak (gehienek automatizatuta daukate beren bankuan) | 2025/08/14 eta 2025/10/21 artean (zortzi Babesle) | 350 |
| UEUren ikastaro baten baitan Paperjale eta antzekoen aurkezpena egitea | 2025/10/06 | 150 |
| TALAIOS kooperatibaren ekarpena | 2025/11/26 | 300 |
| Game Erauntsia elkartearen ekarpena | 2025/12/09 | 100 |
| Babesle kanpaina | Abenduan zehar (hogeita bat babesle) | 824 |
| Domeinuak (Abaraska taldeko kideek ordainduta, babesletza gisa hartua) | 203,65 | |
| Domeinuak (gastu gisa) | -203,65 | |
| Abaraskaren donazioak software garatzaileentzat. Aurten: | ||
| - Pixelfed eta Uptime Kuma (webguneak erortzean abisatzen digun softwarea) | 2025/12/23 | -80 eta -20 |
| Abaraskaren kuota Sindominio taldeari (lanerako zerbitzu ugari eskaintzen digute: emaila, hodeia, txat zerbitzua…) | 2025/12/23 | -30 |
| Transferentzia komisioak | 2025 | -5 |
| Fiare gastu gehiago? | 2024/12/31? | ? |
| SALDOA | 2025/01/01 | 3290,12€ |
Taulan ikus daitekeen bezala, aurtengo balantzea oso ona izan da. Babesle Kanpaina xumea egin arren ere, oso erantzun ona jaso dugu. Eskerrik asko!!
Aurten berandu ibili gara FediEgutegia prestatzeko, horregatik ez dago inprenta gasturik. Baina PDFa libreki deskargatu eta zabaldu daiteke, nahi duenak inprimatu dezan!
2024 urtean ZERBITZARI BERRIA jartzea pauso handia izan zen (ikusi argazki batzuk, nahi baduzu). Aurten disko on pare bat erosi ditugu, makina birtualak txukundu eta babeskopiak hobeto automatizatzen ibili gara. Lehen urteetan webgune berri bat aurkezten genuen urtero, baina hori moteldu da. Orain artekoen mantenua bermatzera mugatu dugu gure lana, oraingoz behintzat. Euskal fedibertsoa sustatzeko sortu zen Abaraska, zer uste duzu egin behar genukeela etorkizunean? Babesle izan edo ez, aukera duzu gure emailera idatzi eta esateko! abaraska@sindominio.net
Saldoa osasuntsu dago, baina ez dugu xahutuko. Gure “zero saldoa” 1000€ izaten da. Hau da, erabili ahal izateko hortik gorako dirua bakarrik hartzen dugu kontuan. Koltxoi hori ukituko genuke, adibidez, zerbitzariko plaka nagusia puskatuko balitz. Momentuz, epe laburrean ez dugu gasturik aurreikusten.
Esan bezala, Abaraska taldea azkar indartu eta handitu zen, baina orain egonkortze fase batean gaude. Dauzkagun zerbitzuak mantentzera mugatuko gara, pixkanaka handitzen baitoaz horiek ere… Alegia, kronologikoki aurkeztu genituen ordenean, honakoak:
Eskerrik asko, bidelagunok, eta urte berri on!!

