• 2 Posts
  • 1 Comment
Joined duela 2 urte
cake
Cake day: aza. 28, 2020

help-circle
rss
@lemmy
admin
toPornoaā€¢Felazioa
link
fedilink
1ā€¢urte bat

Bidalketa honek ez du Pornografia araua betetzen.


Netiketa arau berri bat dago
Administratzaileok webguneko [parte-hartze arauetan](https://kaixo.lemmy.eus/edukiak/netiketa/) ondoko hau gehitu dugu: > 10.5. **Pornografia**. Biluztasuna, pornografia eta eduki sexual esplizitua ez dira onartzen, artisten irudikapenak barne. Talde irekia garenez, neurri honen egokitasunaren inguruan eztabaida sustatu nahi dugu, hausnarketari lekua egin. Zein da zure iritzia aldaketa honi dagokionez?

Aurtengo martxoaren 9tik 10erako gauean sute bat egon zen lemmy.eus webgunea ostatatua dagoen datu-zentroan, Estrasburgoko OVHren eraikinean. Horrek sortutako mantenu eta berregituratze lanak zirela eta, zerbitzariak itzalita egon dira aste eta erdi inguruz; horregatik utzi zion lemmy.eus webguneak funtzionatzeari bitartean. **Zorionez lemmy.eus berriz martxan da eta ez da daturik erre!** Orain babeskopiei are garrantzi handiagoa eman diegu beste datu-zentro batean gordez, Gravelineskoan. ___ Burujabetzaren alde, Euskal Herrian datu-zentro berdinzalerik ezagutzen duzuen jakin nahi dugu, datuak bertara mugitzea baloratzeko. **Ongi etorri bueltan guztioi!!**
13