Kaixo!!!
Irratiko ordenagailuetan hurrengo arazoa dugu ta ez dut topatzen konpontzeko modurik.
Gauza da,… Alsamixerretik konfigurazioa aldatu mikroko soinua etb grabatzeko, Butt programarekin ondo doa, baino audacity irekitzerakoan alsamixerren konfigurazioa aldatzen da eta ia ez du, ez butt-ek ezta audacityk soinurik hartzen.
Egunon! Pulseaudio, JACK, Pipewire… zein soinu-morroi ari zarete erabiltzen? Eta zein linux banaketa?
Audacity erabili ostean eta alsamixer bere horretara bueltatzeko, terminalean
alsamixer
exekutatuta Alsamixerreko ezarpenak aldatu daitezke.Jarraitu dezagun arazoa konpontzen!
Milesker erantzuteagatik!!! Ba pulseaudio eta ElementaryOS. Konpondu dut, o bueno balio didan zeozer behintzat.
alsamixer
exekutatu, egin beharreko aldaketak egin eta geroalsactrl store
-arekin konfigurazioa fitxategi batean gorde eta gero.desktop
bat sortu~/.config/autostart
-en,alsactrl restore
bat eginez, konfigurazio fitxategira apuntatuz.Honekin deskonfigurazioaren arazoa konpontzen da eta deskonfiguratzen bada berabiarazi ordenagailua ta listo jejeje.
Horain beste kontu bat dago mobida honetan… 4 estudio ditugu, lau pc ezberdinekin, hau da, soinu txartel bakoitza ezberdina da… eta hortaz konfigurazioak ez dira beti berdinak.
Ideiarenbat ea nola sortu script bat automatikoki detektatzeko zein konfigurazio ezarri depende zein ordenagailu hari diren erabiltzen? i
Joe, a ze soluzioa txukun ta garatua. Ta beste kontuaz, ez al da errexago ordenagailu bakoitzean berdiña itea? Edo eztet ondo ulertu?
bai klaro,… ez dut komentatu ordenagailuak sarean daude eta user bakoitza direktorio berak kompartitzen ditu estudioko ordenagailuetan, hau da, 01 estudioan konfigurazio hori eginda, 02 estudioko pc-an ere 01 estudioko konfigurazio hori jarriko da automatikoki
Ah ados, ulertzet planteatzezun arazoa. Kontu hau sakonagoa danez, SoftwareLibreZalantzak txatean emangoet honen berri, ea norbaitek eman diezazuken hemen erantzuna. Bestela zuk zeuk galdetu dezakezu bertan (eta irtenbidea lortu ezkero, beti primeran dago foro hontan jartzea, errexago baita hola beste baterako erantzuna aurkitzen)
Matrix gela: #SoftwareLibreZalantzak:librezale.eus
Telegram gela: https://t.me/SoftwareLibreZalantzak