Irungo udaltzain izateko oposaketetan eskatzen zen euskara jakitea, baina euskara ez dakitenenganako diskriminatzailea dela iritzita, deialdia baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak. Diskriminazioa Irungo euskaldunok jasaten duguna, euskaraz artatuak izateko eskubidea beste behin ere bermatuko ez zaigula jakinda. Epailearen ebazpenak dio herritarrok badugula administrazioarekin euskaraz aritzeko eskubidea, bai, baina horretarako ez dutela udaltzain guztiek euskaraz zertan […]