Iaz 2022 urtekoa bezala, gure aurtengo balantze ekonomikoa ere gardentasunez komunikatu nahi dizuegu gure Babesleoi eta euskal fedibertsoko komunitate osoari.
Hementxe duzue Abaraska taldearen 2023 urteko memoria:
Diru sarrerak / Gastuak | Data | Zenbatekoa(€) |
---|---|---|
Hasierako saldoa | 2022 amaieran | 602,95 |
Fiare gastua | 2022/12/31 | -11,47 |
(anon) babeslearen kuota | 2023/01/03 | 30 |
(anon) babeslearen kuota | 2023/02/01 | 50 |
300 pegatina “Sare sozial libre eta federatuak. Fedibertsoa.eus” | 2023/05/03 | -44 |
Berako proiektu azoka (Euskaltzaleon Topaguneak gasolina gastuak ordaindu zizkigun eta rol-up kartel eder bat egin ziguten) | 2023/05/06 | 0 |
Euskal Fedibertsoko Topaketa (Badalaben eskutik kafea, bazkaria eta hizlari katalanen gastuak) | 2023/05/20 | 0 |
Synology eta SATA berriak (Donibane Lohizunera babeskopiak egiteko) | 2023/08/05 | -229,74 |
(anon) babeslearen kuota | 2023/08/09 | 20 |
(anon) babeslearen kuota | 2023/08/17 | 50 |
(anon) babeslearen kuota | 2023/08/23 | 50 |
Abaraskaren kuota SinDominio taldearentzat (email, nextcloud, jitsi, matrix, etherpad… zerbitzuak eskaintzen dizkigute) | 2023/09/13 | -20 |
Abaraskaren kuota software garatzaileentzat. Aurten: Lemmy | 2023/09/27 | -80 |
Babesle kanpaina. 36 babeslek emandakoaren batura (batez beste 40,6€ko kuota) | 2023/09/14 eta 2023/11/14 artean | 1464 |
Alternatiben Oihartzuna proiektu azoka (gure ekimena aurkezteko mahai bat izan genuen eta bazkaria) | 2023/10/21 | 0 |
Euskarabildua jardunaldiko hitzaldiagatik jasoa (eta gainera bazkaltzera gonbidatu) | 2023/11/13 | 212,5 |
Paperjale Zozketako saria (@mrkortabarria@paperjale.eus irabazle) | 2023/12/20 | -150 |
Transferentzia komisioak | 2023 | -4 |
Fiare gastu gehiago? | 2023/12/31? | ? |
SALDOA | 2024/01/01 | 1940,24€ |
Taulan ikus daitekeen bezala, aurtengo babesle kanpaina oso arrakastatsua izan da. Espero genuena baino babes gehiago jaso dugu eta oso pozik gaude. Eskerrik asko! Datorren urtean ederra litzateke kuota gehiago baina txikiagoak jasotzea. Ikusiko da, unea iristean jasoko duzu mezuren bat.
Erabaki dugu gure “zero saldoa” 1000€ izango dela. Hau da, hortik gorako dirua bakarrik hartuko dugu kontuan, erabiltzeko. Koltxoi hori ukituko genuke, adibidez, zerbitzariko plaka nagusia puskatuko balitz. Momentuz, epe laburrean egingo dugun gastu bakarra SAI bat izango da. Zumaiako zerbitzariaren ondoan jarriko dugun aparailu bat da, argindarrik gabe geratuz gero piztuta mantenduko duena elektrizitatea itzultzen den arte edo, bestela, modu seguru batean itzali dadin zerbitzaria.
Esan izan dugun gisan, Abaraska taldea azkar indartu eta handitu da, baina orain egonkortze fase batean gaude. Dauzkagun zerbitzuak mantentzera mugatuko gara, pixkanaka handitzen baitoaz horiek ere… Alegia:
Eskerrik asko, bidelagunok, eta urte berri on!!
David Revoy, Let’s leave planet GAFAM NATU BATX, May 2022.