(Iñigo Benitok Telegram kanalean egindako mezutik ekarria)

Rol jokalari talde bat osatzean, 0 sesioan zein segurtasun neurri jartzen dituzu BENETAN martxan?

  • Marra gorri eta beloak
  • Txartel semaforoa
  • Jokalari ezagunekin bakarrik jolastu
  • Gai problematikoak ongi zehaztu
  • Goiko segurtasun neurri guztiak eta gehiago!
  • Ez ditut segurtasun neurriak behar!
  • Ez ditut segurtasun neurriak ezagutzen
  • Ez ditut segurtasun neurriak erabiltzen baina beharko nuke!
  • Ez ditut 0 sesioak egiten
  • izaroOPM
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    1
    ·
    5 months ago

    Kaixo! Batetik, nik egia esan ez dut 0 sesioa asko erabili, baina gero eta gehiago erabiltzea pentsatzen dut. Uste dut kanpainetarako oso ondo datorren sesioa dela, patxadaz hartzekoa, eta balabakerratarako ere “0 sesioa” ez bada, sarreratxoa egitea ere interesgarria dela. Segurtasun neurriei buruz, ez ditut asko erabili ze “Jokalari ezagunekin” jolasten dut gehienbat. Ez beti, baina askotan “ezagun” edo konfiantzazko lagunekin egin ohi dut. Hala ere ondo dago neurriak hor daudela azaltzea, eta noiz edo noiz semaforoa ere erabili dut. Uste dut konfiantzarekin jolastea beharrezkoa dela, eta konfiantza hau ez badago segurtasun neurriak ere “kale” egin dezaketela. Zorionez ez dut honekin arazorik izan, baina egon badaudela badakit!