• 20 Posts
  • 44 Comments
Joined 6 years ago
cake
Cake day: December 3rd, 2020

help-circle
  • izaroOPMtoRola euskarazRola zerbitzu gisa (RAAS)
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    1
    ·
    2 months ago

    Kaixo! Zuekin bat nator. Hala ere uste dut, DnD eta frankizia handiak gero eta diru gehiago lortzeko asmoarekin dabiltzala, eta hain ezagunak diren joko horiek, nolabait “ixteko” filosofia dago. Rol munduan “ixte” hori zaila ikusten dut, eman dituzuen arrazoiengatik, baina gerta liteke etorkizuneko rolarien zati handi bat online jolasten ibiltzea, eta orduan bai zentzu pixka bat ikusten diot jokaldiari. Online beti duzu zure programa ixteko aukera, ordainpekoari dado “hobeak” eskaintzea, FX hobeak, etab. Nik RAAS puntu hortan pakarrik ikusiko nuke, modu oso komertzialean, eta ia bideojoko motara doazen partida-kanpainetan. Noski, hor puntu zailena gidariak lortzea litzateke hortarako, baina nork daki… agian etorkizunean AAk gidatutako partidak jolasten ibiliko da jendea!! ;)




  • izarotoSolarpunkKomunitatearen sorrera
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    3
    ·
    6 months ago

    Kaixo Izaro naiz, Zi-Fi zalea ere, eta burujabetzaren aldekoa ere… kontraesan ugarirekin bizi garen mundu honetan argitasun #solarpunk bat izango dugulakoan… Hemendik ibiliko naiz ahal dudanean parte hartzen eta zuen ideiak irakurtzen!


  • Kaixo!! Nik egia esan ezer gutxi jolasten dut bideojokoekin! Mugikorrean zertxobait Shattered Pixelen eta xakean Lichessekin, baina atentzioa deitzen dit SteamDeck horiena. Zer dira bere garaiko GameBoy eta GameGear bezala, baina Steam jokoak jolasteko? Jokuak prestaturik daude bereziki hor jolasteko?

    Eta… Zertan aldatu da jolasteko era? Agian orain uneoro eraman daitekeela? Uste duzu mugikorrak irits daitzekeela antzeko esperientzia eskaintzera?

    A ze galdera zaparrada eta ze erantzun gutxi! :D



  • izaroOPMtoRola euskarazZein da zure sistema kuttunena?
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    3
    ·
    6 months ago

    Kaixo, ba ni neu hasiko naiz! Ni oso eroso sentitzen naizen sistema "Savage Worlds" da. Ez da oso-oso sinplea, baina bai azkarra ulertzeko eta jolasten hasteko nahiko sakontasun ematen duena. Gainera joku basikoa edukita, girotze ugari lor daitezke, piratak, fantasia, zientzia fikzioa, ikerketak… edozertara jolas daiteke jokuaren muinarekin. Gauzatxo batzuk aldatuz girotze batetik bestera salto egiteko aukera dago, eta ez da %100 sistemaz aldatu behar erdi-aroko fantasiatik, cyberpunk joku batean ibiltzeko. Agian %10-15 aldatuta nahikoa duzu! Eman aukera Savage basatiari!!!



  • izaroOPMtoRola euskarazHastapenak rolean
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    1
    ·
    6 months ago

    Iepa! Adur jokoa umeentzat gomendagarria dela esango nuke, lehen aipatu dena agian “Aintzinako Eskola”-ri buruz zen. Irakasle izanda, oso gomendagarria eta gainera badaude esperientzia oso positiboak arlo hortan.

    Egia da hasiera batean “zail” ikusten dela, nola gidatu?, zer da hau? Baina uste baino sinpleagoa da. Nik gomendatuko nizuke partidatxo batera urbiltzea eta bertatik ezagutzea, beldur horiek kendu eta jokatzen hasteko! :D Eskerrik asko komentatzearren @mikelgs@lemmy.eus !


  • izaroOPMtoRola euskarazHastapenak rolean
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    2
    ·
    7 months ago

    Telegram taldean beste aukera hauek ere nabarmendu dira:

    • Vieja Escuela, (Aintzinako eskola)zalantza barik. Erderaz eta euskeraz daukazu. Oso erraza, arauak lehenengo partida ez ostopatzeko. Josebak idatzia.
    • Dungeon world (pbta) erabiltzen nuen d20ko fantasiara sarrera emateko, baina idazleetako bat erasotzaile bat dela ikasi ondoren aparkatu nuen. Ibanek idatzia.
    • Fate accelerated erabili izan dut eta hori momentuan montatzen da, egia esan. Basikoa hartu eta tira aurrera. Ibaneki idatzia.
    • Nik hasiberrientzat askotan DnD zuzendu dut (azkenean material pila dagoelako eta horrek sarrera errazten du). Beste joko txiki oso dibertigarria, rola “ez frikiei” erakusteko, Rudesindusen dorrea da. Pipobinek idatzia.

    Enekok eta Damianek, aldiz, DungeonWorld eta Aintzinako eskola maizter hasi berrientzat zailtxo ikusten dute.

    Agian aukera dago ere, gidatzeko “errazak” diren jokoak aipatzea, hau da rolean lehenengo aldiz gidatzeko interesgarriak izan daitezkeen jokoak.



  • izaroOPMtoRola euskarazBortizkeria rol jokoetan
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    1
    ·
    edit-2
    7 months ago

    Iepa! Ba bai, arrazoi guztia duzu. Nik egia esan borroka batzuk baditut buruan iltzaturik “rol momentu” epiko bezala, kar, kar. Nik uste ondo eramanda, ematen dutela puntu zirarragarri hori diozun bezala @Petrux@lemmy.eus , baina behar al dira hainbeste arau orri hori lortzeko? Arauak eta 800 mila arma desberdinen taulak adibidez… 😅 Eta beste aldetik, harremanak sortzeak, inplikazio horiek, etab. bai ematen dietela sakontasun bat, borrokak berak ez diguna ematen. Zeintzuk dira borroka sistemarik gabeko joko “berri” horiek, Pastorola eta Zortzimilakoaz aparte? Nik adibidez Dune-ren 2D20ko sisteman borroka/konfliktoak oso sinpleak ikusi nituen hasiera batean, baina gerora uste dut oso ondo funtziona dezakeela.



  • izaroOPMtoRola euskarazDe Profundis
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    1
    ·
    1 year ago

    Telegrama Postal Registro: San Sebastián Guipúzcoa, España

    Paul Müller itsasoan hil da. Ez dago testigurik. Gorpua berreskuratu da eta autopsia bihar egingo zaio. Ikerketa abian da. Etor zaitez ahal baduzu. Londres hotelean galdetu.


  • izaroOPMtoRola euskarazDe Profundis
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    1
    ·
    2 years ago
    Paul Müllerrek Karl Otto Eberhearti idatzitakoa. 1920ko irailak 21

    1920ko irailak 21

    Sehr geehrter Herr Eberheart,

    Zer moduz zaude? Espero dut zure tren maitatuak berriz ere martxan egotea, bonbardaketen ondorengo konponketak bukaturik egongo direla sumatzen dut, ezta?

    Denbora asko egon naiz zuri idazteko zain, gure lagun prusiarrak atzetik izan ditut eta. Oraingoan uste dut lasai utziko nautela, nire atzetik zebilen azeria beste eginkizun batzuetara bideratu dutela entzun dut eta. Oraindik ezin dizut esan non nabilen zehazki, baina ez dut Europatik alde egin, eta kostaldeko hiri alai batean topatuko nauzula esan diezazuket. Asmakizuna errazago egiteko, jakin ezazu funikular berri bat eraiki duten hiri batean nagoela… ziur asmatzerik baduzula Karl!

    Hiriak bizitza handia du eta gure herrialdeetako jendea ere aurkitzen dut hemen, baina nahiago du bertakoekin batu. Ez naiz fido nondik eta noren zale izan daitezkeen.

    Gerra garaian kontatu nizkizun ikerketik aurrera noa, eta kostalde hontan topatzen den flora bereziaren inguruan liburuxka bat idaztekotan nago. Bertako arrantzaleak asko laguntzen ari dira lan honetan eta aurrerapen handiak egiten nabil. Agian, laster izango duzu nire berri egunkarietan, liburua dela eta! Kar, kar, kar! Pare bat espezie berri eta misteriotsu topatu ditut kostaldeko leizeetan, eta agian atentzio pixka bat erakarriko dut. Oraindik ez dut erabaki nola egingo dudan, nire izena babesteko.

    Ciçi-k hilda nagoela uste du, beraz berarekin topo egingo bazenu, mesedez, mantendu sekretua. Ez dakit nondik dabilen oraintxe bertan, baina jakingo bazenu, eskertuko nizuke informazioa. Gauzak baretzean hari ere idaztea gustatuko litzaidake.

    Karl laguna, zure berrien zain geratzen naiz,

    Badakizu non utzi zure eskutitzak nire eskuetara irits daitezen!

    Besarkada handi bat,

    @Salda_Dagobah@lemmy.eus


  • izaroOPMtoRola euskarazDe Profundis
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    2
    ·
    2 years ago
    Paul Müllerrek Camille Flamarion-i idatzitakoa. 1920ko irailaren 3

    Donostia, 1920ko irailaren 3,

    Camille estimatua,

    Barkatu lehenago idatzi ez izana, baina azken urteetan gerra ondoan, bizitzak norabide arriskutsuetatik eraman nau. Zer moduz doakizu bizitza Edinburgon? Jarraitzen al duzu zure ikerketak aurrera eramaten? Ziur naiz zure gaitasun paregabeekin aurkikuntza garrantzitsuren bat egingo duzula berehala.

    Ni oraintxe bertan Donostian bizi naiz, eta Hendaian pasa genituen gaztetako udara luzeak gogorarazi dizkit. Oraindik etortzen al zara euskal kostaldera udaran? Elkar ikusteko aukera paregabea izango litzateke! Urte asko pasa dira eta uste dut orain Donostiako bizi-giroa asko aldatu da bisitatu genuen azkeneko alditik. Kasinoa eraiki dute eta mundu guztiko jendea etortzen da bertako hondartzaz eta kafetegitaz gozatzera. Ez dut esango Paris denik, baina pirineoetatik behera dagoen herrietatik, Parisen antza gehien duena dela esango nuke, agian Casablancarekin parekaturik! Festak ugariak dira, eta hiriak erraztasun asko jartzen dizkie kanpotarrei bertan ezarri gaitezen. Nire bizitza azken boladan ez da oso lasaia izan eta banuen horrelako leku bat topatzeko gogoa.

    Nire enpresarentzako aukera politak aurkitzen ari naiz lurralde honetan, eta espero dut laster hemen ere filial bat eratzeko aukera izatea. Gure botikak garatzeko onddo eta itsas-landare interesgarriak topatzen ari naiz, eta kostaldeko herri txikiak ikertzen nabil ea hauek hazteko leku aproposen bat aurkitzen dudan. Gauza bitxi bat gertatu zait lan honetan nabilela, Camille. Badirudi bertako arrantzale talde bat nire kuriositateaz konturatu dela, eta laguntzeko prest agertu dira. Getarian topatu nituen hasiera batean, eta bertako landareak bilatzen nenbilela hurbildu zitzaizkidan. Marea beherean soilik agertzen ziren bidezidor batzuk erakutsi eta haiekin adiskidetu nintzen, pare bat sagardo botila edan ostean. Egun horretatik aurrera nirekin etorri ohi dira eta nik ikusteko aukera gutxi izango nituzkeen arrokarte eta kobazulo ezberdinetarako sarbideak erakusten dizkidate. Haien txalupetan joateko aukera ere ematen didate, eta badirudi euskal kostalde guztian naizela ezaguna jada! Nik haien laguntza eskertzeko dirua eskaini diedan arren, ez dute ezer jaso nahi! Jende arras arraroak izan dira beti arrantzaleak nire ustez, baina hemengo adeikortasunik ez dut inoiz ezagutu. Baten bati entzun diot ilargiaren zikloak eta jarraitzen dituztela, beraz adiago egongo naiz datozen txangoetan ea zure ikerketaren batentzako lagungarri izan daitezkeen. Kar, kar, kar!

    Zure lan artean tartetxo bat aurkituko bazenu, zure berri izatea gustatuko litzaidake.

    Zure betiko laguna, Paul,

    P.D. Idatzi nahi badidazu helbide hontan egin dezakezu: 156 Postakutxatila Donostia, Spain
    P.P.D. Eskertuko nizuke ez bazenu nire izena eskutitzean jartzen.

    @Eblazaina@lemmy.eus


  • izaroMtoRola euskarazJokoaren Helburuak eta Mekanikak
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    2
    ·
    2 years ago

    “Fruitful void”, baina zenbat ikasten den zuekin! 😍 Uste dut erdi-ulertu dudala planteatzen dutena, eta uste dut zuek ere aipatu duzuen bezala, jokalari taldearen araberakoa dela hori ondo ateretzea edo ez. Jokalariak oso sartuta badaude pertsonaian, eta elkarrizketa eta galderak egitearen zaleak badira, primeran joan daiteke. Baina ez bada horrela, hau da, dadoak erantzutea nahiago badu jokalariak… ba zailago izango da. Eta hor beste gai bat sartzen da, ze jokalari dadozaleak, dadoari galdera egin eta gero, ez zaie askotan erantzuna gustatzen! 😆

    Hutsune aberatsera bueltatuz, uste dut “araurik ez duen hori” kudeatzeko beste arautxo, muga, narrazio, testuinguru edo beste elementu batzuk oso ondo koordinatu beharko liratekeela. Hau da, hutsune hortatik zeozer jangarria atera nahi bada, pixka bat kozinatu beharko litzatekeela uste dut.






  • izaroOPMtoRola euskarazSegurtasun neurriak 0 sesioan
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    1
    ·
    2 years ago

    Kaixo! Batetik, nik egia esan ez dut 0 sesioa asko erabili, baina gero eta gehiago erabiltzea pentsatzen dut. Uste dut kanpainetarako oso ondo datorren sesioa dela, patxadaz hartzekoa, eta balabakerratarako ere “0 sesioa” ez bada, sarreratxoa egitea ere interesgarria dela. Segurtasun neurriei buruz, ez ditut asko erabili ze “Jokalari ezagunekin” jolasten dut gehienbat. Ez beti, baina askotan “ezagun” edo konfiantzazko lagunekin egin ohi dut. Hala ere ondo dago neurriak hor daudela azaltzea, eta noiz edo noiz semaforoa ere erabili dut. Uste dut konfiantzarekin jolastea beharrezkoa dela, eta konfiantza hau ez badago segurtasun neurriak ere “kale” egin dezaketela. Zorionez ez dut honekin arazorik izan, baina egon badaudela badakit!





  • izaroOPMtoRola euskarazRol "jokoa" edo "jolasa"?
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    1
    ·
    2 years ago

    Ni @Eblazaina@lemmy.eus -k dioen “hibridazioa”-rekin ados nago. Rol jokoek badituzte arauak, gutxi badira ere, baina behin jokatzen hasita, garrantzia jolasari edo ondo pasatzeari eskaintzen zaio. Nik taldean istorioak asmatzeari ez nioko joko arautua deituko, baina egia da badituela batzuk. Eta ez al dituzte ba @Txopi@lemmy.eus -k dioen bezalako jolasek ere arautxo batzuk? (Ezetz harrapatuk, argi eta garbi! :D ) baina umeen jolasak, “goazen etxetxo bat egitera”, “zu otsoa izango zara”, etab. ez al dira arau mota bat? Edo behintzat markoa arautzen duten oinarriak?



  • Oso ondo! Oraintxu Jerboa instalatu dut eta ez du lemmy.eus instantzia “ezagutzen” haren datu basean, hasieran izena non emateko puntuan. Probatu dut eskuz jartzen eta ez dit uzten. Federaturik ez egotearen arazoa izan liteke? Voyagerrekin berriz ez dut arazorik izan… 😅














Moderates