Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen eLiburutegitik liburuak maileguan hartzeko eta e-irakurgailuan kargatzeko Adobe Digital Editions izeneko programa bat erabili behar da, nahitaez. Alabaina, programa hori ez dago Linuxerako.

Telegrameko Software Libre Zalantzak txatean zer egin galdetu dut eta batak eta besteak emandako pistak jarraituz lortu dut. Horrela egin dut:

  • Calibre programa instalatu dut.
  • Calibrerako Acsm plugina instalatu dut (Calibreko ezarpenetatik erraz egin daiteke).
  • Acsm plugina nire Adobeko kontuaren datuekin konfiguratu dut (plugina pertsonalizatzeko aukera dago, eta hortik egiten da). Urrats hau horrela egin behar da, bai edo bai. Konfigurazio anonimoarekin egiten bada ez du funtzionatuko.
  • E-liburutegitik deskargatutako artxiboa (ez da liburu bera, baizik eta liburua deskargatzeko esteka bat) Calibren gehitu dut. . Dena ondo eginda baldin badago epub formatuan kargatuko du.
  • Calibretik e-irakurgailura pasatu dut.

DeDRM plugina ere instalatu dut baina horrekin bestelako mugak kendu ote ahal zaizkion ez dut momentuz probatu.

#eLiburutegia #ebook #Calibre #DRM #DeDRM #ACSM