Kontsolator
4

Urteak dira arraro sentiarazten ninduen gauza bat igartzen nuela: lagunen bat ezbehar baten ondorioz elbarri geratu izan zaidanean, haren emaztea ikustean nolabait hura “kontsolatzeko” gogoa. Eufemismoak alde batera utzita: senarrak aurrerantzean bete ezingo zuen sexulagun papera hartzea. Laguna lagun nuela (berarekin haserrerik eta mendeku gogorik ez, alegia), eta bikotean lagungarri izateko gogoz.

Sekula ez diot buelta asko eman izan honi, immoral xamarra iritzita. Bistan denez, ez diet kinka horretan dauden lagunei sekula “fitxarik sartu” izan.

Baina orain, polimaitasunaren ezti gozoetan nabilela, beste ikuspegia dut. Ez zait hain terriblea iruditzen. Are, jakinik horrelako kasuetan elbarria bera izaten dela onik geratu den bikotea sexua kanpoan bilatzera animatzen duena. Gauza batek (sexuak) ez baitu bestea (bikotearekin jarraitzea) zertan kendu behar.

maitatzeko territorio librea
!zirri

    Arranoak bortüetan / gora dabiltza hegaletan / ni ere beste ordüz / andereki kanberetan…

    “Euzkadin gutxi jotzen dela” dioen topikoaz harantzago, Euskal Herrian larrutan, lehen bezala orain, asko eta osasuntsuki egiten da. Beste kontu bat da, hortaz hitz egiten den edo ez. Komunitate honetan, ongi etorriak dira sexu joera eta maitatzeko era guztietako lagunak. Esperientziak partekatzeko leku seguru bat eraiki nahiko genuke (pribatutasuna mantendu nahi duena errespetatuz). Zuen ekarpenak ongi etorriak dira!

    • 0 user online
    • 1 user / day
    • 1 user / week
    • 1 user / month
    • 5 user / 6 month
    • 7 subscriber
    • 15 Post
    • 43 Comment
    • Modlog