Empty Bash, Empty Desktop File.desktop eta Empty File fitxategiak agertzen bazaizkizu zure erabiltzailearen karpetaren erroan, Txantiloiak karpeta ezabatzearen ondorioa da. GNOMEn, edo behintzat Manjaroko bere aldaeran, badago XDG protokoloa zehazten duen fitxategi bat: ~/.config/user-dirs.dirs. Protokolo eta fitxategi hoien bitartez zein fitxategi mota automatikoki nun agertu edo gorde behar dan zehazten da. Hala, aipatutako fitxategi hoiek ~/Txantiloiak karpetan agertzen dira bere kabuz, kontestu-menuetan erabili ahal izateko.

Txantiloiak karpeta ezabatzean, aipatutako XDGrako fitxategian txantiloi-fitxategi hoiek lekuz aldatzen dira, erabiltzailearen home karpetaren errora.
Beraz, bi aukera dituzu:

  1. Txantiloiak karpeta berriro ere sortu eta ~/.config/user-dirs.dirs fitxategian lerroa honela osatu: XDG_TEMPLATES_DIR="$HOME/Txantiloiak"
  2. Txantiloiak karpeta ikusi nahi ez badezu, baño ezta ere txantiloi-fitxategiak erabiltzailearen karpeta erroan, zehaztu beste direktorio bat fitxategi berdineko aipatutako lerroan eta berrabiarazi sistema.
    Direktorio berri bat zehaztu aurretik, ziurtatu direktorioa (karpeta) existitzen dala.
Software Libre Zalantzak
!sl_zalantzak
Create a post

Software librearen inguruko zalantzak eta eztabaidak gauzatzeko gunea, euskaraz.


Foro hau txaten luzapena da (biak elkarrekin lotuta daude):

  • 0 users online
  • 1 user / day
  • 1 user / week
  • 3 users / month
  • 4 users / 6 months
  • 53 subscribers
  • 78 Posts
  • 117 Comments
  • Modlog