Siriarako tresnen bilketa

Bigarren urtez eta aurreko edizioaren emaitza onak kontuan hartuz, non 200 instrumentu baino gehiago eman ziren, Mugarik Gabeko Musikariek, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen laguntzarekin, Siriarako musika-tresnen banku bat sortu dute.

Instrumentuen bankua zabalik dago Siriako Musika Eskolekin lankidetzan aritzeko musika-materiala eman nahi duten enpresa eta partikularren dohaintzetarako.

Herritarrek, orkestra sinfoniko baten parte diren instrumentu zaharrak edo horien zatiak (arkuak, bizarrak, sokak, etab.) eman ahal izango dituzte, baita teklatuak, pianoak, gitarrak eta akordeoiak ere.

Instrumentuak musika ikastera bideratuko dira, Siriako Musika Eskoletan emandako hezkuntzaren bidez. Baliabide gutxi dituzten pertsonak artean murgildu eta, horrela, gerrak eragindako izugarrikeriak ahazteko erabiliko dira.

Era honetan, musika, baliabide gutxiko adingabeentzako ibilgailu integratzaile bihurtuko da herrialde behartsu batean.

Dohaintza egitera joan aurretik, eman beharreko tresnari buruzko ahalik eta informazio gehien bildu, hau da, datu tekniko eta historiko, konponketak eta abar. Dohaintza-inprimakia eta zure tresnaren historia bete beharko dituzu eta.

Dohaintzak egiteko epea 2020ko azaroaren 25etik 2021eko urtarrilaren 29ra artekoa izango da, 14:00etan. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren egoitza nagusia (Atotxako Zelaia 3), arduratuko da instrumentuak biltzeaz.

Instrumentua ezin bada eraman tamaina handikoa delako, entrega hitzartu ahal izango da, ehme@ehme.eu edo 605709530 telefonoaren bidez.

Iturria: Donostia.eus

Musikazale ntzako komunitatea, zabaldu lasai asko gustoko dituzun talde, abesti edo ta kontzertuak.

Musikarekin zerikusia duen edozer hementxe aurki dezakegu.

  • 0 users online
  • 1 user / day
  • 2 users / week
  • 8 users / month
  • 18 users / 6 months
  • 26 subscribers
  • 33 Posts
  • 15 Comments
  • Modlog