Hodeien eraginez askok ikusterik izan ez bagenuen ere, munduko beste txoko batzuetan ilargi eklipsea gozatu ahal izan zuten. Argazki eder hau Teiden ateratakoa da (Afrika) eta ilargiaz gain Esnebidea ere ikusten da.
Egilea: [Imanol Zuaznabar](https://imanol-zuaznabar-fotografia.myshopify.com/products/eclipse-lunar-frente-al-teide)
inoiz ibili ez dugun bidea bezalakoak gara
ezberdinak eta berriak behin eta berriz
geure burua ez ezagutzearen beldur
gainerakoei aurkakoa erakusteko ahaleginean itotzen gara
Izaskun Gracia Quintana
_____
Mutrikuko gaztetxeko komunean ikusita
Argazkian ageri dena Mesoamerikan existitu zen Olmeka kulturan hain ohikoak ziren harrizko buru erraldoi bat da. Olmekak orain Mexikoko golkoa den zonaldean bizi izan ziren eta K.a. 1250. urtetik K.a. 500-400. urtera iraun zutela uste da. Ezagutzen den Amerikako zibilizazio zaharrena da.
Wikipedian [buru gehiago](https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Olmec_colossal_stone_heads) ikusgai.
Erantsi dudan Wikipediako irudiak 90 milioi eskaera jasotzen zituen Indiatik, Asian dituzten zerbitzarien multimedia eskaera guztien %20 inguru.
Azkenean argitu dute misterioa. Indiako aplikazio ezagun batek, abiarazten den bakoitzean, irudi horren eskaera egiten omen du, auskalo zergatik.
https://phabricator.wikimedia.org/T273
https://en.wikipedia.org/wiki/Symphyotrichum_novi-belgii