Hodeien eraginez askok ikusterik izan ez bagenuen ere, munduko beste txoko batzuetan ilargi eklipsea gozatu ahal izan zuten. Argazki eder hau Teiden ateratakoa da (Afrika) eta ilargiaz gain Esnebidea ere ikusten da. …
Fedibertsoak hazten eta gorpuzten jarraitzen du, gizakion hizkuntzak eta dibertsitatea zainduz eta aberastuz. Mastodont.cat eta Mastodon.eus ditugu (besteak beste) eta orain Mastodon.gal jaio berri da. Fedibertsoan elkar lag…
Gaur, Mastodon eta Peertube instantzia bana kaleratu ditu Europako instituzio, erakunde eta agentzia ofizialek erabiltzeko. …
Horietako bik .eus dira eta euskarazko edukiak biltzen dituzte: https://instances.joinpeertube.org/instances?search=.eus
Gancio hitza gantxo ahoskatzen da eta lagunarteko italieraz hitzordua esan nahi du. Gancio, Italiako software libreko garatzaile batzuek tokian tokiko komunitateetan agenda partekatuak kudeatzeko sortu duten aplikazio baten izena ere bada. Bere ezaugarri nagusiak ondokoak dira:
Informazio gehiago: gancio.org
Oharra: orgak amentzako dira aitak Ukrainan soldadu geratu behar izan dutelako…
Bai, Lemmy ActivityPub bitartez software gehiagorekin federatu ahal izateko laguntza eskatu zuten Lemmykoek eta horretan ari dira batzuk eta besteak. Asset horiek federazio probak egiteko dira.
Informazio gehiago: https://socialhub.activitypub.rocks/t/help-improving-federation-between-lemmy-and-other-projects/2308
Argi dago taula hori egin zuenak ez zuela erabili zuen bulegotika tresna menperatzen. Baina niri min gehien egiten didana email ordez Gmail jarri izana da.
Emaila duela urte asko asmatu eta zabaldutakoa da, Google Mail sortu baino askoooz lehenago (Google enpresa baino lehenago ere bai). Hala ere, enpresa arrotz horrek teknologia hori bereganatu egin du, berak asmatu izan balu bezala, berea balitz bezala, izena aldatzeraino. Jendeak, inolako ezagutza eta irizpide barik, apropiazio hori egiten uztea/laguntzea ez dut gustuko eta arrisku berriak sortzen ditu. Gogoan dut adibidez Googlek non eta Interneteko esteketan (hiperlink) aldaketak sartzen saiatu zenean…
Inprimaki honetan akats bat dago, baina zein ote da? Email ordez Gmail dakarrela ala Tel ordez WhatsApp (edo Guatxap) jarri beharko lukeela? 🤦…
2022 urtean gaude eta begira Goya sarietako euskara maila…
Bideo hau agian teknikoegia edo aspergarriegia izan daiteke askorentzat, baina bertan ingelesez azaltzen dute Owncast-ek ActivityPub protokoloa nola inplementatuko duen eta beraz, zer espero daitekeen funtzionalitate horretaz martxan jartzen dutenean…
Webgune honek fedibertsoko hainbat ostalariren jarraipena egiten du. Ikusi dudanagatik software desberdinak exekutatzen dituzten instantziak automatikoki aurkitzen ditu eta beraiei buruzko informazioa batzen du: Mastodon, Peertube, Pixelfed… Goian eskuinean agertzen den goitibeheran 23…
Ustezko dilema, noski, Iñigo Urkulluk aukera bi hauen artean oso argi baitauka zer aukeratu…
Hitzaldian erabilitako aurkezpena ere eskuragarri dago: https://ikusimakusi.eus/2021/fedibertsoa-durangon/
@GorkaAzk@lemmy.eus-eri esker fedibertsoak orain artikulu bat du euskarazko Wikipedian! https://eu.wikipedia.org/wiki/Fedibertso
Artikulu hau aurkitu dut: Euskararen hiztun aktibo bihurtzeko gakoak
Dan, Pixelfed-eko garatzailea, udaberritik ari da Pixelfed-en taldeak garatzen eta bere Mastodoneko kontuan aurrerapenak partekatzen ditu. Pixelfed eta Instagram antzekoak omen dira, baina taldeen funtzionalitate hau Facebooken inspiratuta so…
Artikulu honek Arnas Dezagun elkarteak proposatzen duenaren inguruan kezka batzuk planteatzen ditu. Nire ustez sentsuzkoak direnak. …
Abenduaren 5ean goizeko 11:30ean webgune honetako sortzaileetako bi Durangoko Azokan izango gara fedibertsoa zer den azaltzen eta euskal sortzaileek nola baliatu dezaketen gure ikuspegia ematen. …
Mastodonen eman dizuten erantzuna hemen jartzen dut zalantza berdinarekin hona datozenak erantzuna aurki dezaten: https://help.libreoffice.org/latest/eu/text/swriter/guide/form_letters_main.html?DbPAR=WRITER#bm_id3159257
Mastodonen duela asko tresna bat estekatu nuen baina ez dut gogoan zein. Ia ziur nago hau zela: https://www.scheduler.mastodon.tools/
Nik dakidala -GURA/-kura eta -GALE atzizkiek esanahi berdina dute, baita Lekeition erabiltzen dugun -ASI atzizkiak ere; zerbaiten gogoa izatea. Adibidez: logura, logale, hazkura, goragale, txizagura, txizasi, kakasi…
Baliteke -gale, -gura tik etortzea, baina nik independenteak ikusten ditut, zerbaitetarako gogoa adierazteko beste aukererako bat. Aipatu duzuen -GILE atzizkiaz gain -ESTU, -LARRI eta -NAHI ere erabiltzen dira zentzu berdintsuarekin: https://www.santurtzieus.com/gelairekia/unitateak/3/lagun/atzizkien_zerrenda.htm