Garai batean jendea baserri isolatuetan bizi zenean, erromeriak ziren elkar ezagutzeko eta harremanak abiatzeko lekua.

Lehenago, gurasoen arteko tratuak edo bahiketak ere ez ziren arraroak: gizonek emakumeak bortxatzea/bahitzea, alegia, “de facto” bere jabetza indarrez aldarrikatuz. “Orain ez nauzu maite, baina egingo duzu denborarekin”. Nire familian bertan, atzera asko jo gabe (bi belaunaldi), hiru ama ezkongabe kontatzen ditut, seguraski bortxaketaren baten ondorioz (eta haietatik bi, aita nor izan zen jakinez). Baina ezkondutakoen artean ere, ziur nago indarrez edo de facto (“penaltyz”, lehen esaten zen) bezala eginiko bikoteak ere gutxi ez zirela izango.

Gure gurasoen artean, baita ere, normala zen maitasunak iraungi arren elkarrekin irautea (zenbat egonezin, zenbat tratu txar frustrazioaren eraginez!). Bistan da, bikotearen barruan desioa falta zenez, kanpoan ezkutuan bilatuko zuten. Gaur egunean, zorionez, ezkontza “santuaren” lotura gero eta ahulagoa da, harremanen ikuspegi dinamikoagoari ateak irekiz.

Gerora, tabernak izan dira ligatzeko ohiko eremua… baina ez niretzat. Nik gogoan dudala, ez dut sekulan harremanik abiatu zarataz betetako leku itogarri horietan; ikastaroak, autobus bidai luzeak, entseguak, laneko atsedenaldiak… izan dira nire harreman luzeenen abiapuntu.

Azken urteetan, ordea, sare sozialak goraka doaz harremanak egiteko gune bezala. Nik behintzat asko igerri dut, eta ez zait txarra iruditzen, lehengoaren aldean; garaian garaikoa.

Zein izan da zuen esperientzia?

  • @PorruA
    link
    fedilink
    23 years ago

    Nik pentsatzeten aplikazio horrek telefono zenbakia, Google kontua edo Facebook kontua eskatzen ditu. Aukeran eposta helbidea.
    Geokokapena ta datu pertsonalak ere beharrezkoak.

    • @UnxOPM
      link
      fedilink
      23 years ago

      Horrela da, bai. Neronek telefono zenbaki hutsarekin egin nuen bere garaian. Oso adiktiboa da, bestalde. Eta kurioski, nire esperientzian, sedukzioaren jokoa (berez) oso kilikagarria zait; gero, behin ezagutu eta gero ere ongi dago (normala den bezala, batzuekin ongi konektatzen duzu eta beste batzuekin ez); baina hau, sedukzioarena alegia, guztiz berria da niretzat, sekula praktikatu gabea. Harreman pertsonalean (zuzenean hizketan) ez bainaiz batere trebea, gaizki pasatu izan dut beti. Hor berriz… crack hutsa! karkarkar…