Garai batean jendea baserri isolatuetan bizi zenean, erromeriak ziren elkar ezagutzeko eta harremanak abiatzeko lekua.

Lehenago, gurasoen arteko tratuak edo bahiketak ere ez ziren arraroak: gizonek emakumeak bortxatzea/bahitzea, alegia, “de facto” bere jabetza indarrez aldarrikatuz. “Orain ez nauzu maite, baina egingo duzu denborarekin”. Nire familian bertan, atzera asko jo gabe (bi belaunaldi), hiru ama ezkongabe kontatzen ditut, seguraski bortxaketaren baten ondorioz (eta haietatik bi, aita nor izan zen jakinez). Baina ezkondutakoen artean ere, ziur nago indarrez edo de facto (“penaltyz”, lehen esaten zen) bezala eginiko bikoteak ere gutxi ez zirela izango.

Gure gurasoen artean, baita ere, normala zen maitasunak iraungi arren elkarrekin irautea (zenbat egonezin, zenbat tratu txar frustrazioaren eraginez!). Bistan da, bikotearen barruan desioa falta zenez, kanpoan ezkutuan bilatuko zuten. Gaur egunean, zorionez, ezkontza “santuaren” lotura gero eta ahulagoa da, harremanen ikuspegi dinamikoagoari ateak irekiz.

Gerora, tabernak izan dira ligatzeko ohiko eremua… baina ez niretzat. Nik gogoan dudala, ez dut sekulan harremanik abiatu zarataz betetako leku itogarri horietan; ikastaroak, autobus bidai luzeak, entseguak, laneko atsedenaldiak… izan dira nire harreman luzeenen abiapuntu.

Azken urteetan, ordea, sare sozialak goraka doaz harremanak egiteko gune bezala. Nik behintzat asko igerri dut, eta ez zait txarra iruditzen, lehengoaren aldean; garaian garaikoa.

Zein izan da zuen esperientzia?

  • PorruA
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Nik ere eztet giro aproposa aurkitzen taberna ta festetan, orokorrian izaera nahiko zehatz bat euki behar dalako modu hortan harremantzeko: droga (alkohola barne), desardura, irekitasuna, lotsagabetasuna…

    Ta hoi ez da nere kasua. Zuk esan bezela nik sare sozialetan aurkitu ditut holako harremanak, eta etzait kaltegarria iruitzen, nahiz ta arriskutsua bertako idealizazio itxurosoa.

    • Joseba
      link
      fedilink
      arrow-up
      1
      ·
      4 years ago

      Baina app “aipaezin” horrekin aritzeko facebookeko kontua behar da, ezta? Ez da nire kasua. Bestetik, festa giroan ligatzeko ia ziurtzat jo dezaket gehiago ligatzen dela sereno egonda drogen eraginpean baino

      • PorruA
        link
        fedilink
        arrow-up
        2
        ·
        4 years ago

        Nik pentsatzeten aplikazio horrek telefono zenbakia, Google kontua edo Facebook kontua eskatzen ditu. Aukeran eposta helbidea.
        Geokokapena ta datu pertsonalak ere beharrezkoak.

        • UnxOPM
          link
          fedilink
          arrow-up
          2
          ·
          4 years ago

          Horrela da, bai. Neronek telefono zenbaki hutsarekin egin nuen bere garaian. Oso adiktiboa da, bestalde. Eta kurioski, nire esperientzian, sedukzioaren jokoa (berez) oso kilikagarria zait; gero, behin ezagutu eta gero ere ongi dago (normala den bezala, batzuekin ongi konektatzen duzu eta beste batzuekin ez); baina hau, sedukzioarena alegia, guztiz berria da niretzat, sekula praktikatu gabea. Harreman pertsonalean (zuzenean hizketan) ez bainaiz batere trebea, gaizki pasatu izan dut beti. Hor berriz… crack hutsa! karkarkar…

  • Joseba
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Beti, beti, beti ligatu izan dut festa giroan

    • UnxOPM
      link
      fedilink
      arrow-up
      1
      ·
      4 years ago

      Ondo dago e? Ez dut ezer horren kontra; baina hain irekiak ez garenok beste bide batzuk bilatu behar. Ni ezin naiz kexatu, nire beste eremu horietan (lehen aipatu ditut) moldatu izan naiz. Baina orain benetan harritua (eta pozik) nago. Urtebete inguru da app ezagun bat instalatu nuela (ez dut propaganda eginen!) eta… ez dut sekulan larrutan horrenbeste egin! :-)