Aupa!

Kontua sortu berri dut Lemmy.eus-en. Saioa hastean harpidetutako komunitateak hutsik azaltzen zaizkit. Ikus dezaket komunitateak hainbat bidalketa dauzkatela komunitatearen laburpentxoan (“Informatikariak” komunitateak 93 bidalketa dauzakala ikus dezaket, esaterako), baina edukirik ez.

Saioa hasi gabe edukiak ondo ikusten dira.

Firefox-etik nabil nabigatzen Rocky Linux 9 GNU/Linux banaketa instalatuta duen PC batetik.

Lagun nazakezue, mesedez?

@erabiltzaile erabiltzaileak antzeko arazoaekin egin du topo: https://lemmy.eus/post/164864

Eskerrik asko!

  • @TxopiA
    link
    euskara
    11 year ago

    Zein izango ote da arazo honen arrazoia? @Txikillana@lemmy.eus zuk erabiltzailea sortu berri duzu. Zuk ere komunitateak hutsik ikusten dituzu saioa hasi ondoren?

    • @Txikillana
      link
      euskara
      11 year ago

      Ba ez, oraintxe nabil saltseatzen eta mezuz beteta ikusten ditut, normal.