Podcastak, audioliburuak… nahi ditugunean, internet bakarrik dugula asumitu dezakegu. Baina begiratu duzu zure herriko liburutegian? Litekeena da gauza gutxi eta zaharrak egotea, baina batzuk eder-ederrak izango dira…
CD euskarrian baldin badaude, norberak ikus dezala ea ordenagailu batean sartuz audio fitxategiei kopia-itsats egiteko aukera dagoen. Mugikorrera pasa eta erosoago entzuteko, kalean goazela-edo. Copyright-a duten lanak baldin badira, ez zabaldu interneten modu traketsean eta listo, arazorik ez.
Gasteizko Ignacio Aldecoa liburutegian, adibidez, gaztelania eta poesia dira nagusi. Joseba Sarrionandiaren liburu bat hartu nuen: Hau da ene ondasun guzia. Ze ederra! Kantak eta poemak tartekaturik, irudi ederrak ere bai liburuan, nahi bada.
Liburutegira joaten naizen bakoitzean apalategi horretatik ere pasatzen naiz, zerbait hartzera… eta sorpresaren bat ekartzen dut etxera aldiro :-)