Kaino lagunak! Atzerrian bizi naiz aspaldidanik eta oso atsegin dut nire e-readerrean irakurtzea. Euskal literatura ere bertan irakurri nahiko nuke, baina booktegi.eus-en bakarrik aurkitu dut. Amazon-ek baditu liburuak euskaraz eta erosi hutsarekin nire Kindle-ean izango nituen arren, gurago dut euskal literatura euskal dendetan erostea. Elkar-en ere begiratu dut baina itxuraz ez dauka epub/mobi aukerarik.
Ezagutzen duzue euskal e-liburuak erosteko beste on-line dendarik?
You must log in or register to comment.
Beste aukera batzuk:
- UEUren Buruxkak liburuen fondo digitalean ia 400 saiakera liburu daude doan deskargatu eta irakurtzeko moduan (PDF) https://www.buruxkak.eus/liburuak/fondo-digitala
- UEUren dendan dauden saiakera liburu eta aldizkari guztiak ez daude digitalean, baina gehiena bai (EPUB eta PDF) http://www.ueu.eus/denda
- Armiarma.eus-en 377 liburu eskuratu ditzakezu doan (EPUB eta PDF). Literatura unibertsaleko eta euskarazko klasikoak daude: http://armiarma.eus/liburu-e/
Oso esteka onak! Pozik nago orrialde honetan azkenean esteka sorta polita jarri dugulako. Milesker!