Azken urteetan pertsona hauek hobeto ulertzen nabil. Lehen uste nuen denok (gizonok, behinipein) estandar xamarrak ginela sexu grinari dagokionez. Sota, zaldia, erregea. Pornoan bezala, alegia. Azken urteetako esperientziak erakutsi dit, ordea, desioak alde handia izaten duela pertsonen artean (edo pertsona bakarrean, bere bizitzako etapa desberdinetan). Sorpresarik handiena, desio gutxi duten gizonak, eta desio handia duten emakumeak aurkitzea izan da. Bistan denez, bikote batean gertatzen denean, zerbait egin behar da egoera hori eguneroko bizimoduaren kaltegarri izan dadin (maitaniztasuna aukera ona delarik).
Era berean, azken urteetako esperientziak bizitzan zehar ezagutu ditudan zenbait pertsona hobeto ulertzeko balio izan dit. Desio handia, eta hura asetzeko premia errespetagarria den bezala, kontrako kasua -dena delako arrazoia dela ere- hori bezain errespetagarria da. Pertsona asexualek, askotan, irainak edo burlak jasan behar izaten baitituzte, bere bizitza bakarti edo bikote ezaren kontura. Estandarra haustearengaitik, azken finean.
Askotan gogoratzen dut neure koadrilako lagun bat; zentzu horretan, uste dut ez naizela lagun ona izan, eta damu naiz. Inoren bizitzan sartzeko zaletasun handiegia dugu. Eta jendea bakean uztea ere gauza ederra da…
Ados, uste dut ulertzen zaitudala. Ez naiz sekula horretan pentsatzera jarri egia esan, baina bai: gauza bereiziak dirudite. Niri gertatu izan zait inoiz, esate baterako, itxura batere erakargarria ez duen pertsonaren batekiko erakarpen brutala igartzea; eta, aldiz, nire “edertasun kanonarekin” bat egiten duen beste batekiko, ez hainbeste. Alegia: biekin oheratu nahi izatea, baina motibo desberdinengatik.
deleted by creator