Zein desberdintasun dago bi horien artean? Eskerrik asko

  • PorruA
    link
    fedilink
    arrow-up
    3
    ·
    edit-2
    4 years ago

    Beidatzezunan arabera:

    Jabeak eta etika

    GitHub gaur egun Microsoften jabetza da ta enpresa horrek kalte haundia in diot software librean komunitateai, baño software libre askon kodea GitHuben dao gordeta. Kontraesankorra izan daiteke alde hortatik.

    Eztet ikusi GitHub beraren kodea beste zerbitzaritan instalatu daitekenik.

    GitLabek aldiz bere antolakunde propioa du, egitura legalean sartu gabe. Zerbitzua eskeintzen dute ta ordainduz gero abantaila batzuk daude, dohainik erabilita ez daudenak.

    Aldiz, GitLab softwarea instalagarria da ta horreatik instantzia asko daude. Software proiektu libre askok beaien instantzia propioa erabiltzen dute.

    Irismena

    GitHubek sare efektu haundia du alde, zentralizatua dan eñean ta bere publizitateaz baliatuta erabiltzaile asko ta asko ditulako. Beraz, irismen haundigoa du ta orohar laguntza gehio jasotze da besteengandik bertan eukita kodea; hoi da ne susmoa.

    GitLabek ez ditu hainbeste erabiltzaile ta deszentralizatua danian, are gutxio. Zorionez beste plataformetako kontuak erabiliz sartzea ahalbidetu daiteke: autorizazio (auth) dalako hoi.

    Erabilerreztasuna

    Hasteko esan hau ohiturak asko baldintzatze dula.

    Softwarea mantentzeko

    GitLabek GitHubek baño tresna gehio ditu, hala nola Kanban bat, ta fitxa bakoitza modu logiko batian dao taldekatua. Interfazea zehaztugoa da GitLaben, elementu gehiokin onura ta kalterako.

    GitHubek interfaze askoz’e xinplegoa daka, onura ta kalterako. Erabilgarritasun mugatugoak ere.

    Netzako erosogoa da GitLab proiektuak mantentzeko, behin bertara ohitura.

    Bestela erabiltzailtzeko

    Lehen aipatu bezela, GitHubek interfaze xinplegoa ta aukera gutxio ditu, hortaz hasiberrientzako errexagoa izan ohi da.

    Beste plataformak

    Badaude beste git-kudeatze programak nahiko ezezagunagoak dianak baño eztianak okerragoak:

    • gitea, instalagarria
    • codeberg, iruitze zait ez dala instalagarria, interfazez GitHub ta GitLaben tarteko zeoze
    • mikelgsOPA
      link
      fedilink
      arrow-up
      2
      ·
      4 years ago

      Uala!!! Espero eta merezi nuena baino askoz’e hobeto azaldu diazu, mila esker!!!