Aupa! Nire mobil zaharra oso gauza eskasak egiten ari da, saiatuko naiz konpontzen baina badazpada…

  • Mobila erostekotan, pentsatzen ari naiz Fairphone horietako bat erostea (espero dut erosi behar ez izatea, bestea konpontzea lortzen dudalako, baina…). Proiektua begiratu dut eta etikoki nahiko aukera onargarria dirudi. Zuetako inork ba al du halako telefonorik? Ondo irauten dute? Une honetan ez zait axola mugikorra super azkarra izateak, nahi dudana da erresistentzia handikoa izatea…
  • Horrekin batera, ze sistema libre ezagutzen dituzue probatu dituzuelako? Izan Fairphone berria edo konpotzen dudan zaharra, aspalditik nabil pentsatzen Androiden sistema kentzea… Baina ez naiz jarri bilatzen. Zein da aukerarik onena zuen ustez?

Milesker aldez aurretik zuen erantzunengatik!

    • okerrekoOP
      link
      fedilink
      arrow-up
      1
      ·
      4 years ago

      Honen harira… Txafardeatzen egon nintzen e/os/ eta baita Lineageren web orrietan eta bietan ala bietan ez zegoen nire telefonoa “soportatutako” telefonoen zerrendan… Agian horretan bai gaude @mikelgs@lemmy.eus -k zioen lekuan… Gogoan dut duela ia 20 urte debian instalatzean gailu batzuekin bazebilela dena eta beste batzuekin hasten zirela komeriak: ez du ezagutzen wifi txartela, ez du hibernatzen… Hori bai aldatu dela piloa, gaur egun ia-ia ordenagailu guztitetan debian instalatu dezakezu eta “out-of-the-box” badabil…