Aupa! Nire mobil zaharra oso gauza eskasak egiten ari da, saiatuko naiz konpontzen baina badazpada…

  • Mobila erostekotan, pentsatzen ari naiz Fairphone horietako bat erostea (espero dut erosi behar ez izatea, bestea konpontzea lortzen dudalako, baina…). Proiektua begiratu dut eta etikoki nahiko aukera onargarria dirudi. Zuetako inork ba al du halako telefonorik? Ondo irauten dute? Une honetan ez zait axola mugikorra super azkarra izateak, nahi dudana da erresistentzia handikoa izatea…
  • Horrekin batera, ze sistema libre ezagutzen dituzue probatu dituzuelako? Izan Fairphone berria edo konpotzen dudan zaharra, aspalditik nabil pentsatzen Androiden sistema kentzea… Baina ez naiz jarri bilatzen. Zein da aukerarik onena zuen ustez?

Milesker aldez aurretik zuen erantzunengatik!

  • Miren
    link
    2
    edit-2
    3 years ago

    Nik oraindik ez dut beharrik baina interesatzen zaizkit zuen esperientziak! Eta partekatutako artikuluak 👍🏼

    Bestetik, LineageOS erabili izan dut (eta aurretik Cyanogen, eta aurretik besteren bat esango nuke) aurreko telefonoen bizitza luzatzeko eta esperientzia aldetik ez dut atzerapenik sumatu. Telefono zaharrei urtebete/urte eta erdi gehiago ateratzea lortu izan dut (fisikoki puskatu ez ditudanetan 🙈). Android izaten segitzen du, hori bai. Zenbat Google nahi duzun aukeran (0-guztia), baina Android. Gailuei dagokienez, LineageOSen kasuan behintzat, zerrendan ez agertuagatik ere posible da erabilgarri egotea. xda-developers forotan egoten da horri buruzko info gehiago, pentsatzen dut ezagutzen dituzuela!

    • okerrekoOP
      link
      23 years ago

      Ale! Ze ondo, ez nuen ezagutzen aipatzen duzun foro hori. Begiratuko dut ea… Milesker!!!