Azkenaldian pare batetan edo zerrendak gehitu ditut hemen egindako bidalketatan, eta tipografia ezberdinarekin agertzen dira paragrafo normalak (serif tipografiarekin) eta zerrendak (sans serif tipografiarekin). Hemen adibide bat: …
Orain Acrobat Pro erabiliz egiten dut. Ezagutzen al duzue PDF baten karaktereen ezagutze optikoa egiteko software libreko aplikaziorik, Windowsen edo/eta Linuxen erabiltzeko?..
Markdown markaketa lengoaia da, HTML (Hypertext Markup Language)-ren gisara: testuaren egitura markatzen du. Neurri horretan, sintaxi elementuak erabili behar dira markatu nahi den testu zatiaren aurretik (marka non hasten den) eta ondoren (marka non bukatzen den).
HTML bezalako lengoaia baten aldean Markdown-ek daukan abantaila nagusiak bi dira:
Eskerrik asko erantzunagatik, Mikel! Ondo ulertu badizut, orduan, profil bereiztuak dituzu, euskaraz/erdaratan aritzeko, eta Fedilab aplikazioak errazten dizu profil ugarien kudeaketak izan dezakeen zailtasuna (Tuskyrekin nabil orain, baina probatuko dut). Zehazki:
Hala da?
Honek konponduko luke kudeaketa zailduaren arazoa, nahiz eta profilak/identitateak sakabanatua segiko lukeen. Baino bueno, profil osoena nire gauza da agian, hartara nahi duenak profil guztiak jarrai ditzake eta nahi ez duenak… ba ez.
Streaming eta harpidetza bitartezko zerbitzuak utzi nahian, gailuan daukadan musika erreproduzituko duen software libreko aplikazioren baten bila nabil, Androiderako. Bilatzen dut: …
Harian aipatzen nuena laburbilduz: blog sinpleak (estatikoak) kudeatzeko modu erraz bat Jekyll edo Hugo izan daitezke, bereziki Github edo Gitlab bitartez. Zehazki:
Hortik aurrera, beste baldintza, lehentasun edo eskakizunik baldin badago, nahi adina konplikatu daiteke; baina proba egiteko ez dira aukera txarrak.