Streaming eta harpidetza bitartezko zerbitzuak utzi nahian, gailuan daukadan musika erreproduzituko duen software libreko aplikazioren baten bila nabil, Androiderako. Bilatzen dut:
- gailuko
*.mp3
fitxategiak erreproduzitzea, albumaren edo artistaren arabera antolatu eta entzun ahal izatea (honetarako, ia edozeinek balio dezake) - erreprodukzio zerrendak sortu eta kudeatu ahal izatea (abestiak gehitu/ezabatu), beste gailuekin partekatu eta segurtasun kopiak erraz egiteko moduan (horrelakorik ez dut aurkitzen!)
Nire buruan *.mp3
fitxategiak erreproduzitzen dituen bezela, horrelako aplikazio batek ezarritako karpetaren batean sortu eta kudeatuko lituzke *.m3u
fitxategiak… baina ez da hala.
Nola egiten duzue? Aplikazio gomendagarririk?
Iepa Miren! Audio-fitxategiak metadatuen arabera antolatzea gehienek iten duten zeoze da.
Nik LineageOS-eko Eleven probatzea gomendatzeizut. Badaka erreprodukzio-zerrendak kudeatzeko aukera, baño ez, nik dakitela, beste gailuekin partekatu ta segurtasun kopiak itekoa. Hemendik deskargatu dezakezu: https://www.apkmirror.com/apk/lineageos/lineageos-music/