Kaixo talde! Beste galderatxo batzuekin nator aste hontan. Ea norbait erantzutera animatzen den!

  • Zein da zure sistemarik kuttunena? Oso gustura sentiarazten zaituen sistema hori, bi ideia hartuta partida bat egiteko aukera ematen dizuna, edo kanpaina luze bat harekin pasako zenuena.

  • Zergatik da sistema hori kuttuna zuretzat?

Ea, erakutsi zuen kartak! 😜 😉

  • izaroOPM
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    3
    ·
    3 months ago

    Kaixo, ba ni neu hasiko naiz! Ni oso eroso sentitzen naizen sistema "Savage Worlds" da. Ez da oso-oso sinplea, baina bai azkarra ulertzeko eta jolasten hasteko nahiko sakontasun ematen duena. Gainera joku basikoa edukita, girotze ugari lor daitezke, piratak, fantasia, zientzia fikzioa, ikerketak… edozertara jolas daiteke jokuaren muinarekin. Gauzatxo batzuk aldatuz girotze batetik bestera salto egiteko aukera dago, eta ez da %100 sistemaz aldatu behar erdi-aroko fantasiatik, cyberpunk joku batean ibiltzeko. Agian %10-15 aldatuta nahikoa duzu! Eman aukera Savage basatiari!!!