Kaixo talde! Beste galderatxo batzuekin nator aste hontan. Ea norbait erantzutera animatzen den!
-
Zein da zure sistemarik kuttunena? Oso gustura sentiarazten zaituen sistema hori, bi ideia hartuta partida bat egiteko aukera ematen dizuna, edo kanpaina luze bat harekin pasako zenuena.
-
Zergatik da sistema hori kuttuna zuretzat?
Ea, erakutsi zuen kartak! 😜 😉
Nik 3-4 sistema ditut oso kuttun.
-Akzio partidetarako, Savage oso gustoko dut, baina Izarok hitz egin du berataz, beraz, paso.
-Dungeons and Dragons estiloko sistemetatik, gehien gustatzen zaidana 13th Age da. Nahiko sistema crunchy-a da (aukera asko ematen dizkio jokalari naiz maizterrari, dote pila bat etabar) baina borrokatik kanpo narrazioa hobesten du. Jokalari bakoitzak munduko fakzioekin duen erlazioa garatzeko mekanikak ditu, jaurtiketa arruntetan zure trasfondoa garrantzitsua da, pertsonaia bakoitzak bereizi egiten duen detaile bat dauka… Ez da jokorik errazena, baina sistema xehetua den arren ez da batere astuna egiten. Borrokak oso intentsoak eta bizkorrak izaten dira eta heroi sentsazioa hasieratik lortzen du jokoak. 10etik 10.
-Ikerketa partidetarako GUMSHOE sistema gustatzen zait. Pistak edo informazioa lortzeko ez da jaurtiketarik egin behar, abilidade egokia baduzu, eta toki egokian bilatzen ari bazara, informazioa lortuko duzu. Horri esker, trama oso konplexua izan daiteke, eta ikerlarien erronka ez da izango informazioa topatzea, baizik eta informazio horrekin dedukzioak egitea eta zentzua bilatzea.
-Azkenik, Pepe Pedrazen Truque Noir jokoari ere men egin behar diot, ze nabarmen, nire joko kuttunetakoa da. Ikerketa partidak egiteko pentsatuta dago ere, oso sistema narratiboa da, eta sistema moderno eta tradizonalen erdiko sweet spot-a da niretzat. Jaurtiketa gehienetan, jokalariak erabaki zail bat hartu beharko du, bera izorratzen duen ondorio bat hartu ala taldea izorratzen duena aukeratu.
Kaixo denoi! Oso interesgarria galdera, eta oso interesgarriak zuen erantzunak.
Bi sistema proposatuko ditut, erabat kontrakoak. Lehena, Atopia RPG jokoarena, pokerrean oinarritua, eta zenbakiak errepikatzean oinarritzen dena da. Gustatzen zait berarekin honezkero 70 bat partida jokatu ditudalako ezagutzen ez dudan jendearekin, eta hain da sinplea eta tontoa eta nolabait kaotikoa beti eman dizkidala emaitza onak. Ideia tonto bat eta 6 aldeko dado batzuk, ez da besterik behar euskal herria arraroagotzeko. Aldeko ezaugarriak: oso erraza. oso “dibertigarria” (hanka sartzeak, ukroniak…), geuk sortua da. Kontrako ezaugarriak: ez dauka inolako gaitasunik errealitatea simulatzeko. Ez da bereziki interesgarria borrokatzeko. Nire iritzia: ezezagunekin rol partida bat inprobisatu eta barre pila bat egiteko sistema perfektua da.
Bigarrena justu kontrakoa da, Monte Cooken Invisible Sun. Hau 10 aldeko dadodun Cypher sistema hackeatu batean oinarritzen da, baina oso azpisistema elaboratuak ditu magia estilo bakoitzeko (Vance-tarrek bat daukate, Goetikoek beste bat, Jostunek beste bat, Egileek beste bat, Apostatek beste bat…). Berez magia egitera bideratutako sistema bat da, esan bezala nahiko sakona eta "crunchy"a eta existitzen ez den magiaz jositako mundu bat modu “errealista” batean simulatzera bideratua dirudiena, baina berez narrazioa interesgarri egitera bideratuta dagoena. Ahalegina egin dezakezu puntuazioa hobetzeko, pertsonaiek esperientzia lortzeko eta garatzeko duten sistema oso oso interesgarria da (denbora eta gogoa badituzu)… Nire ustez jokalari konprometituekin kanpaina luze bat jokatzeko marabilla bat… Aldeko ezaugarriak: sakonera, aberastasuna, benetan “magia” egiten ari zarenaren sentsazioa. Kontrako ezaugarriak: konplexutasuna >9000, jokalarientzat oso exigentea, bizarroa as fuck. Nire iritzia: mago surreal hiperahaltsu bat izan nahi baduzu zure lagunekin hau da zure sistema. Bestela ez da :D
Atopiaren kontrako ezaugarri bezala diozu ez duela simulatzen errelitatea, hori niretzako sekulako abantaila da. Rolean aritzen naizenean ez dut nahi errenta aitorpena egiten ari naizen sentzazioa.
Kaixo, ba ni neu hasiko naiz! Ni oso eroso sentitzen naizen sistema "Savage Worlds" da. Ez da oso-oso sinplea, baina bai azkarra ulertzeko eta jolasten hasteko nahiko sakontasun ematen duena. Gainera joku basikoa edukita, girotze ugari lor daitezke, piratak, fantasia, zientzia fikzioa, ikerketak… edozertara jolas daiteke jokuaren muinarekin. Gauzatxo batzuk aldatuz girotze batetik bestera salto egiteko aukera dago, eta ez da %100 sistemaz aldatu behar erdi-aroko fantasiatik, cyberpunk joku batean ibiltzeko. Agian %10-15 aldatuta nahikoa duzu! Eman aukera Savage basatiari!!!
Harritzen nau klasikorik ikusi ez izana orain arte. Hemen nire bi zentimoak.
-
BRP sistema (WHFRPG, Mythras edo Runequest bezalakoa): %-ko sistema sakrosantua. Niretzako oinarri sendoenak dituen sistema. Ehunekoa izanda, jokalariek segituan ulertzen dituzte zerbait egiteko probabilitateak. Pertsonaia orria ikustearekin nahikoa da jakiteko zertan zaren ona eta zertan ez. Egia da, gehienetan, simulazionismorantz eraman izan dutela baina, ez du zertan horrela izan behar. Partida heroikoak, misteriozkoak edo ikerkuntza modukoak egin daitezke, eta bere sinpletasuna dela eta, azpisistema, mekanika narratiboak (Pasioak, Harremanak, Egonkortasuna) edo gauza pulperoak (Botereak, borroka efektuak) jasan ditzake. Dudarik gabe nire gustokoena.
-
Shadowdark RPG: Orain dela gutxirarte DnD bezalakoak urtikaria sortzen zidaten. Nerabezaroan 3.5. edizioa probatu genuen eta 5.747 doteen zerrenda gure Vietnamean bihurtu zen. Baina OSR-ak argia ikusarazi dit. Sistema super sinplea, hilgarria eta oso abenturazalea. GudaMailu berriz egitekotan agian hauetako joko baten hack batekin egingo nuke (baino dagoeneko egin dute drivethrurpg.com/en/product/519807/shadows-of-empire ! 🤣 )
-
Ba oraingoan grognard zahar bezala erantzungo dut.
- BRP: @baisser@mastodon.eus -ek esan duen bezala, niretzat ere 1d100 izan da nire erreferentziazko sistema urte pilo batez. Ulertzeko erraza, moldagarria, edozein genero eta estilotan funtzionatzen duena… Gainera, azken urtetan jolas modernoek sistemari egin dizkioten egindako moldaketak asko gustatzen zaizkit: Troubleshooters, Mythras eta abar. Iruditzen zait sistema on zahar bat sistema on moderno bihurtu dutela.


