Duela egun batzuk Androiderako jolas hau aurkitu nun F-Droiden, torrearen-defentsa motako bidejolas bat.

Defendo-n beheko erdigunea defendatu behar da datozen etsaien aurrean. Horretako, eraso-eraikin ezberdinak erabili daitezke bidean etsaiak akatzeko. Hemen jolasteko gida:

  • Eraso-eraikin urdinak borobil grisen gainean jarri behar dia eraso ahal izateko: energia behar dute. Eraikin bat baño gehiago baldin bado borobil bat ikutzen, batek ere ez du erasotuko
  • Eraso-bola edo -uhin bakoitzak kostu bat du eta etsaiei min kopuru bat eragiten die. Eraikinaren arabera aldatuko da kostua eta eragindako mina.
  • Hildako etsai bakoitzak kreditu-kopuru bat ematen du, etsaiaren haunditasunarekin zuzenki proportzionala.
  • Eraikinak hobetu daitezke, erasoak min haundigoa eragiteko ta bere irismena zabaltzeko. Horretarako, beheko erdigunean mota berdineko eraikinak jarri ta haien mailak bakar batean batuko ditu. Eraikin bat erdigunean jarri ta mota berdineko eraikinak erosten, maila haundituko du

Aurkitu det estrategia bat, baño zuek aurkitzea nahiago ;)

  • aitor
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    interesgarria dirudi!! hurrengoan komunean luzaro eon behar dudanen jolastuko det