Kaixo orain dela gutxi ezagutu dut #Lichess webgunea, Victorhck-ren artikulu bati jarraiki.(https://victorhckinthefreeworld.com/2021/01/04/lichess-org-un-servidor-de-ajedrez-libre-y-gratuito-contruido-con-softwarelibre/)
Euskaraz, iragarki gabe eta doan xakean jolasteko aukera paregabea!
Ah! eta mugikorrerako aplikazioa ere badago: https://lichess.org/mobile
Bertatik pasa eta posta bidezko partidatxo bat jokatu nahi baduzue... hantxe izango nauzue! ;)
Duela egun batzuk Androiderako jolas hau aurkitu nun F-Droiden, [torrearen-defentsa motako](https://en.wikipedia.org/wiki/Tower_defense) bidejolas bat.

Defendo-n beheko erdigunea defendatu behar da datozen etsaien aurrean. Horretako, eraso-eraikin ezberdinak erabili daitezke bidean etsaiak akatzeko. Hemen jolasteko gida:
+ Eraso-eraikin urdinak borobil grisen gainean jarri behar dia eraso ahal izateko: energia behar dute. _Eraikin bat baño gehiago baldin bado borobil bat ikutzen, batek ere ez du erasotuko_
+ Eraso-bola edo -uhin bakoitzak kostu bat du eta etsaiei min kopuru bat eragiten die. Eraikinaren arabera aldatuko da kostua eta eragindako mina.
+ Hildako etsai bakoitzak kreditu-kopuru bat ematen du, etsaiaren haunditasunarekin zuzenki proportzionala.
+ Eraikinak hobetu daitezke, erasoak min haundigoa eragiteko ta bere irismena zabaltzeko. Horretarako, beheko erdigunean mota berdineko eraikinak jarri ta haien mailak bakar batean batuko ditu. _Eraikin bat erdigunean jarri ta mota berdineko eraikinak erosten, maila haundituko du_
Aurkitu det estrategia bat, baño zuek aurkitzea nahiago ;)
[VASSAL](http://www.vassalengine.org) online nahiz offline jolasean ibiltzeko engine librea da.
[Modulu](http://www.vassalengine.org/wiki/Category:Modules)en bidez joku ezberdinetara jolasteko aukera ematen du.
Txikitan **Age of Empires** bideojolasean aitzen nintzan jolasten ne lehengusuakin familia bazkarien ostean.
**0 A.D.** existitzen zala jakin nunian **poz haundia** eman zian, erabiltzen nun sistema eragilean libreki tankerako jolas batera jolasteko aukera emate zialako!
_____
Ordea, jolasten hasi ta kontuatu nintzan 0 A.D. AoE baño askoz'e zailagoa dala!
Programako inteligentzia artifiziala, *Petra*, AoE-ekoa baño azkarragoa da ta honek frustrazio gabe jolastea ekidite dit.
Beraz, `froga` moduan jarri nun Petraren maila, baño hola errexegia da.
Aldiz, `oso erraza` moduan... **ez da hain errexa!!**
# Beraz, badakazute taktikarik jolas hontan Petrari aurre hartzeko?
Ni kontuatu naiz harresiak hasieratik eraikitzea hasbide aproposa dala, ta seitun militarrak sortzen hasi behar dala Petraren erasoei aurre iteko