Hurrengoa egin behar da:
- Hartu euskaraz irakurri duzun azken liburua edo orain irakurtzen ari zaren liburua.
- Ireki 57. orrialdean.
- Iruzkindu bidalketa hau laugarren paragrafoko lehen esaldiarekin.
Ea asmatzen dugun zein den! (Egunean behin aplikazioan 10/10 egitea baino zailagoa izango da, baina tira… esperimentu gisa, edo).
Polita ariketa! Tristan Tzara bainitzan sentitu naiz une batez… Berak baleki Montmartreko terrazak itxita daudela edo Voltaire Kabareteko lagunekin egun bideokonferentzia bidez elkartu beharko zela, auskalo zer asmatuko zuen.
Ez zait bururatzen zein izan daitekeen, baina Cabaret Voltaire aipatzen bada, derrepente kriston kuriositatea sortzen dit! Esaguzu titulua mesedez XD
Ez, ez. Planteatu den jolasari buruzko iruzkina zen, besterik gabe. Rollo dadaista bat zuelako berekin.