Kaixo talde, Lehengo egunean artikulu hau irakurtzen aritu nintzen, eta eztabaida interesgarria izan daitekeela uste dut. Nola ikusten duzue zuek etorkizuna rolean? Liburuak gutxiago salduko direla uste duzue? Online formatuak, eta erabileragatik ordaintzearen estrategiak arrakasta izango du?

  • izaroOPM
    link
    fedilink
    euskara
    arrow-up
    1
    ·
    13 days ago

    Kaixo! Zuekin bat nator. Hala ere uste dut, DnD eta frankizia handiak gero eta diru gehiago lortzeko asmoarekin dabiltzala, eta hain ezagunak diren joko horiek, nolabait “ixteko” filosofia dago. Rol munduan “ixte” hori zaila ikusten dut, eman dituzuen arrazoiengatik, baina gerta liteke etorkizuneko rolarien zati handi bat online jolasten ibiltzea, eta orduan bai zentzu pixka bat ikusten diot jokaldiari. Online beti duzu zure programa ixteko aukera, ordainpekoari dado “hobeak” eskaintzea, FX hobeak, etab. Nik RAAS puntu hortan pakarrik ikusiko nuke, modu oso komertzialean, eta ia bideojoko motara doazen partida-kanpainetan. Noski, hor puntu zailena gidariak lortzea litzateke hortarako, baina nork daki… agian etorkizunean AAk gidatutako partidak jolasten ibiliko da jendea!! ;)