Kaixo talde, Zalantza batekin nator. Jardunaldi batzuetarako ziurtagiriak prestatzen nabil, eta ez dut banaka banaka egiterik nahi. Partaideen zerrenda edukita, ziur nago nola edo hala, lor daitekeela hauek automatikoki txantiloi batean txertatu eta hainbat kopia, bakoitza bere izenarekin sortzea. Norbaitek ba al daki nola egin daitekeen? Edo nondik hasi bila LibreOfficen laguntzan? Mila esker denoi,
Bideo hau, gazteleraz badago ere eta agian Libre Office bertsio zaharrago batean oinarriturik, erabilgarria izan daiteke ere: https://www.youtube.com/watch?v=B6D_hZ1SAlw