Askotan galdetu dizuete, agian, ea zer zareten. Nik behintzat zalantza izan ohi dut erantzuterakoan, galdera ez delako argia edo inozoegia seguruenik. Asko pentsatu gabe, beti diot Aitor naizela, nahiz eta askotan “zure ametsgaiztorik beldurgarriena” erantzutea nahi dudan.
Bromak aparte, nola zer naizen? Zergatik sailkatu behar naiz? Zergatik ote nahiko du jendeak besteak sailkatu? Askotan egiten dizkiot neure buruari horrelako galderak. Kontrolatuak, sailkatuak nahi gaituzte. Produktuak bagina bezela. Kapitalismo huts eta ankerraren emaitza zuzena, alegia (beno, eta ez naiz ligatzeko aplikazioetan sartuko, merkatu bat dirudi, edo hala uste dute dala erabiltzen dituzten gehiengoak).
Honekin, generoaren kontzeptura joan nahi dut, gehien bat. Argitu beharra dut, hau nire iritzi xumea dela, eztabaidatzeko, kontzientziatzeko, behintzat, edo minutu batzuk irakurtzen entretenitua egoteko, gutxienez.
Generoa definitzearen aurka nago, denbora luze, urteak, neraman honi bueltaka, generoaren ideia ulertzea latz egiten zitzaidalako. Niretzako, generoa definitzea ez da inoiz erabilgarria izan, ez ni definitzeko, ezta besteak. Generoa bera, asmakizun bat iruditzen zait. Uste dut existitzen ez den zerbaitekin definitzera behartzen gaituztela. Egia da, entzun dudala, askotan jendeari ondo datorkiola besteak ulertzeko edo norbera ulertzeko ere. Baina, ez bagenu definituko, alegia, generoaz ahaztuko bagina, aurreiritzi eta baldintza gutxiagorekin biziko ginake, aske! Bost axola maskulino, femenino, hibrido edo asmatutako edozer sentitzen zaren. Zer da femenino izatea? Edo maskulino? Bakoitzak erantzun ezberdin bat edukiko du. Agian denok ulertzen ditugun kontzeptuak dira, baino bakoitzak bere erara interpretatzen du. Zarena zara, hitzik gabe. Hala uste dut.
Hizkuntza asko dira, gainera, azaldu nahi dudan ideiaren ispilu. Euskeran, adibidez, generoa ez da definitzen. Pertsona batetaz edo hainbatetaz ari bagara, berdin du generoa, hitz bakarra erabiltzen da: “bera” edo “beraiek”.
Askotan, eztabaida ugaritara bideratzen duen kontua da, besteak beste, norbaiti, bere generoa jakin gabe, izenordain okerrarekin hitz egin diozulako. Egia esan, gaur egun, hainbeste identitate artean bizi gara, jendea modu anitzetan espresatzen da, eta gainera, batzutan, modu aldakorrean. Uste dut, generoa txiki geratzen dela, esanahirik gabe.
Esan bezala, nire iritzia da. Ez banu ondo azaldu eta zalantza baduzue, galde lasai.
Zuek zer pentsatzen duzue?
Editatu ondorengoa: Sugan taldearen abesti hau etorri zait gogora, gaiarekin erlazio handia duela konturatu naiz.
https://yewtu.be/watch?v=yIyAqRUmzWc
“Zuk, ustez jakin badakizu, nolakoa zaren zu, galdetuz gero akabo. Mutututa, ixilik, zero”
Zukin bat nator generoan ulerpenaren bizipenean: nik ez det inoiz ulertu besteengan, ta ez det inoiz sentitu negan. Inguruko jendiai harrigarria suertatu izan zaio, baño nere errealitatea da generoak enauela mugatzen nere izanean. Konfiantzazko giroan nagonean modu batean adierazten det nere burua, aldiz, giro patriarkalean nagonean, nahiko zurrunago gizontasunean. Honekin azaldu nahi detena da ni ta beste asko ere ez “geala”, baizik ta “gaudela”.
Identitateen kontuekin lotura haundia daka adierazpenak (ta esango nuke jende askok adierazpenai genero deitze diola), ta adierazpena aldakorra da. Hortik nik identitate ezberdinak, ta izen ezberdinak, eukitzeai emateioten garrantzia.
Badago beste alderdi bat generoan nere interpretaziotik ateratzen dana: generoa oso sentitzen duten pertsonak. Izan daitezke zisak, izan daitezke transak, izan daiteke edozer: badaude. Halare, beaiek sentitzeak ez du neria aldatzen ta, urtetan feminismo batzutatik, generoan aldarria in baldin bada ere (ta ia uste hoi barneratuet) generoa zer dan jakin ta negan sentitu gabe jarraitze’t.
Milesker hizketagai hau sortzeagatik!
Generoa oso sentitzen duten pertsonen kontua ez dakit ulertu dudan. Bai, badago jendea zisgenero, transgenero edo transexual dela diona. Zisarena hitz berritzat dut, baina aldi berean betidanikan egon den kasua izan da eta normalizatuena. Nire ustez, zakila edo aluakin jaiotzeagatikan, modu batera edo bestera izatea behartzera oso baldintza gogor eta ankerra da.
Gainera, interesgarria da, nola “maskulino” edo “femenino” izatearena, denboran zehar etengabe aldatu den, ez hainbeste gizon eta emakumeen papera gizartean, hau geldoago aldatzen joan da. Esate baterako, Barroko garaian, maskulinitatearen alegoria, gizonek takoidun zapatak, pelukak janztean oinarritzen zen, beste kontzeptu askoren arten. Gaur egun, hori transgenero edo trabesti izatea bezela ulertzen da, segun. Baina, ni horrela janzten banaiz gaur egun, gizonetan gizonena senti naiteke, feminitate kutsurik gabe.
Behin, transgenero (zakilakin jaio ta neska sentitzen zen) batekin hizketan neola (berak gonak eta leotardoak janztea gogoko zuen) zera galdetu nion: “Zure iritziz gonak eta janztea neska izatea al da?” Ez zidan erantzun, pikutara bidali ninduen. Gaizki sentiarazten nau nire galderak bera haserretu izana, agian Sokratesen maieutika erabiltzea ez zen eraginkorra izan. Baita ere, momentu horrek lagundu zidan ulertzen, definitzen den generoaren kontzeptu hori, agian, bakoitzak bere erara ulertzen duen zerbait dela. Pertsona batek arrazoi bat eduki dezakela genero batekin identifikatu ahal izateko, baino beste pertsona batek arrazoi oso ezberdinak izan ditzake genero berarekin identifikatzeko.
Guzti hau esanda, nik ere, zu bezela, Porru, generoaren kontu honetatik at sentitzen naiz ere. Inposatutako baldintzatzat dakat, gaizkiulertu asko dakar, eta are gehio, gaur egun, globalizazioa ia mundu osoan arnas daitekenean, kulturak, ideiak, ohiturak, etab. inoiz baino gehio nahasten ari dira. Uste dut, danon onerako, generoaren ideia suntsi behar dela, (ideia utopiko bezela agian, baina ez lortu ezin daitekeen zerbait).