Androiderako .apk aplikazioek izen bat izan ohi dute, org.elhuyar.hiztegia20 adibidez.

Webguneetan oinarritutako izendatzea da, abizena.izena.paketea izanda.

Nere zalantza

Androiderako aplikazioak sortzean izen bat jarri behar zaio. Horretarako webgune hoi existitu behar da, domeinua euki behar dezu, edo guztiz asmatu daiteke?

Ahalko nun aplikazioak.porru.sonometer deitu?

  • @TxopiA
    link
    23 years ago

    Egoitzen azalpena osatzeko edo nire iruzkina.

    Hori Java lengoaiaren ezaugarri bat da. Aplikazioak, liburutegiak eta abar oso handiak izan daitezke eta paketetan/direktorioetan egituratzen dira. Konplexutasunak hazi ahala, izen berdina duten klaseak agertzen hasten dira (Decode, Translate, Send…). Kodean zein klaseri buruz zehazki ari zaren argitzeko, bere pakete/direktorio zehatza adierazi behar duzu.

    Arazoa da garatzaile desberdinek aplikazioetan pakete/karpeta berdinak sortzen dituztela eta beste norbaitek edo zuk zeuk garatutako aplikazio edo liburutegi bat erabili nahi duzunean talkak sortzen dira. Beraz, programatzaileak idazten duten oro aurretik garatu dutenarekiko desberremoved ahal izango duten pakete/karpeta egitura bat erabiliz egiten dute. Ez hori bakarrik, beste garatzaile batzuek garatutakoarekin talkarik izango ez duela ere ziurtatzen dira, inork inoiz inolako talkarik izango ez duela ziurtatzeko.

    • @PorruOPA
      link
      03 years ago

      Milesker! Ondo datorkit hau jakitea :)