Linux Torvardsek garatu zuen bertsio-kontrolerako sistema aurrera doa. Duela hilabete batzuk fedibertsoarekin bateragarria egiteko asmoa erakutsi zuten eta gutxi-gutxika badoaz aurrera. Oraindik Gitea zerbitzariek ez dute elkar ikusten baina urrats hori emateko behar direnak prest utzi dituzte software honen garatzaileek 1.17.0 bertsioan.
Federatu ondoren moderazioa nola egin litekeen eztabaidatzen ari dira Giteakoak. Federazioak lan hau konplexuagoa bihurtzen du eta aukera desberdinak aztertzen ari dira.