Fedibertsoa
!fedibertsoa
help-circle
rss
Wikidatan Mastodoneko kontua nola gehitu Wikipediako infotaulan agertu dadin
Gure kaleetako hizkuntza-paisaian euskara presente egotea garrantzitsua den bezala, Fedibertsoko kontuak eta ikurrak batean eta bestean bistaratuz ikusgaitasuna lortzen lagunduko dugu. Tutorial labur honetan Wikipediako artikuluetan Mastodoneko kontuak nola bistaratu ikasiko dugu: 1. [Wikidatan](https://www.wikidata.org) dagokion pertsona, talde edo erakundea bilatu. Adibidez, Udako Euskal Unibertsitatea. ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/5ad19265-cc9e-4ee5-8463-bd425db9fa45.png) 2. Adierazpenak atalaren amaierako **+ gehitu adierazpena esteka** sakatu. ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/9fec7f0d-a832-4255-b7f7-af5f96b5bd89.png) 3. **Mastodon address** (Mastodon helbidea) adierazpena bilatu eta klik egin. ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/0031ee3a-b372-41d2-831e-71958b3695b4.png) 4. Dagokion Mastodoneko helbidea idatzi, adibidez, **ueu_orokorra@mastodon.eus** eta sakatu **argitaratu**. ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/566e6c2c-c0f8-4da1-ab5b-3d94dd31b6a5.png) 5. Wikipediako dagokion orrira joaten bagara, Mastodoneko kontuaren ikonoa infotaularen amaieran agertzen dela ikusiko dugu. ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/42f7417f-08c8-4ef1-b2c2-7b2d2571cb1a.png)

Egilea: https://pixelfed.social/mastomememakers https://pixelfed.social/p/mastomememakers/497715214942433773


Artikulu honetan Mastodon instantziak administratzen dituztenei jakitea ondo etor dakiekeen komando batzuk azaltzen dira: - `media remove` - `preview_cards remove` - `cache recount` - `statuses remove` - `cache clear` - `media remove-orphans` - `emoji purge` - `accounts cull`

Mastodon.eus-eko **Tfe** erabiltzaileak aholku interesgarri hau partekatu du.

[Gancio](https://gancio.org/) softwarea ("Gantxo" ahoskatzen da) agenda partekatuak sortzeko erabiltzen da eta fedibertsotik jarraitu daiteke. Bertan egin daitekeen eragiketa garrantzitsuenetako bat ekitaldi bat argitaratzea da. Bideo honetan hori nola egin azaltzen da.

Mastodon erabiltzeko oso erosoa da Fedilab. Bideo honetan Fedilab aplikazioa ezagutuko duzu, baina baita Mastodon ulertu ere: zer den denbora-lerro lokala, globala, beste instantziak...

Bideo honetan azaltzen den bezala, Mastodonen zure instantziakoa ez den norbait bilatu eta jarraitu dezakezu. Hori mugikorretarako Fedilab aplikazioarekin nola egin erakusten da.

PeerTube.eus
PeerTube.eus webgunea euskarazko **bideoak partekatzeko** da: - Irekia da (zuk ere izena eman eta igo zureak bideoak), - Federatua da (fedibertsoaren parte den PeerTube softwarea darabil) eta - Abaraska taldeak darama (informazio gehiago bertako [Honi buruz](https://peertube.eus/about/) orrialdean). Dagoeneko euskarazko hainbat bideo ditu pantaila-argazki honetan ikus daitekeenez: ![](https://lemmy.eus/pictrs/image/7ea2fea2-ee9a-45a2-9cae-b6f29b601d00.png) Badira PeerTube.eus-en antzekoak diren beste bi webgune ere. Bertan izen ematea ez dago irekita, espezifikoagoak baitira, baina edonola ere hirurek hiruen artean edukiak federatzen dituzte: - https://bideoak.argia.eus/ - https://peertube.euskarabildua.eus/ Batean bilaketa egin eta beste bietako emaitzak ere lortzen dituzu. Erabiltzaileen eskubideak errespetatzen ez dituen **YouTube plataforma itxiaren aurrean, PeerTube oso aukera interesgarria da**. Gainera, Mastodon erabiltzailea bazara, Mastodoneko zure kontutik bertatik PeerTube kanalak jarrai ditzakezu, bideoak iruzkindu eta abar. Erdu fedibertsora!
3

Linux Torvardsek garatu zuen bertsio-kontrolerako sistema aurrera doa. Duela hilabete batzuk fedibertsoarekin bateragarria egiteko asmoa erakutsi zuten eta gutxi-gutxika badoaz aurrera. Oraindik Gitea zerbitzariek ez dute elkar ikusten baina urrats hori emateko behar direnak prest utzi dituzte software honen garatzaileek 1.17.0 bertsioan.

Berrikuntza aipagarrienak: - Bideoak editatzeko aukerak: moztu, hasieran eta amaieran gauzak gehitu... - Bideoetan estatistika gehiago. - Streaminga-etan hobekuntzak. - Azpitituluak web bitartez editatzeko aukera.
3

Rocket.Chat mezularitza sistema enpresa eta erakunde askotan erabiltzen da eta maiz bezeroek instalazio desberdinen artean hitz egin nahi izaten dute. Rocket.Chat-ek Matrix protokoloa beraien sistema garatzen eta hobetzen jarraitzeko egokia zeritzoten eta dagoeneko Rocket.Chat-ek Matrix protokoloa darabil. Matrixen erabilera goratz doa eta plataforma zentralizatuen aurrean, komunikatzeko era federatua indartzen du (betiko eposta bezala!).

Fedibertsoak hazten eta gorpuzten jarraitzen du, gizakion hizkuntzak eta dibertsitatea zainduz eta aberastuz. [Mastodont.cat](https://mastodont.cat/) eta [Mastodon.eus](https://mastodon.eus/) ditugu (besteak beste) eta orain [Mastodon.gal](https://mastodon.gal/) jaio berri da. Fedibertsoan elkar lagundu eta elikatuko gara. Burujabetza teknologikoak urrun garamatza, produktu izan ordez lagun eta bidaide izatea ahalbidetzen digu. Ongi etorri Mastodon.gal eta gora fedibertsoko galiziar komunitate osoa!

Egilea: [mray](https://social.tchncs.de/@mray)
3

Gaur, Mastodon eta Peertube instantzia bana kaleratu ditu Europako instituzio, erakunde eta agentzia ofizialek erabiltzeko. **EU Voice** (Mastodon): https://social.network.europa.eu/ **EU Video** (Peertube): https://tube.network.europa.eu/ Albiste ofizialean azaltzen duten bezala, pilotu honen helburua Europar Batasunaren **burujabetza teknologikoa**​n sakontzen laguntzea da.
4

  • @Txopi
  • 9 hilabete
Gancio agendak euskal herrietan
Kaixo: Azkenaldian pare bat Gancio instantzia berri ezagutu ditut eta hemen aipatu nahi ditut nahi duenak ikusi eta erabil ditzan: * **Lubaki Agenda.** *Bilboaldeko eragile eta gune autogestionatuen agenda.* https://lubakiagenda.net/ * **Bilbo Zaharreko Agenda.** *Actividades de los movimientos sociales del barrio Bilbao La Vieja.* https://bilbi.info/ * **Ezkerraldeko euskaragenda.** *Euskarazko ekitaldiak Barakaldon, Sestaon, Portugaleten eta Santurtzin.* https://ezkerraldea.euskaragendak.eus/ * **La Kelo Gaztetxea.** https://www.lakelogaztetxea.net/ * **Eskoria.** *Euskal Herriko underground eszenaren egutegia.* https://agenda.eskoria.eus/ Besteren bat gehiago ezagutuz gero gehitu iruzkinetan!



Lemmy federazioak
Ikusi dut orri [honetan](https://github.com/LemmyNet/lemmy/tree/main/crates/apub/assets) zerrendatzen direla Lemmyrekin federatu daitezkeen beste sare sozialak. GNU Social ere laster gehituko omen da.
3

Bideo hau agian teknikoegia edo aspergarriegia izan daiteke askorentzat, baina bertan ingelesez azaltzen dute Owncast-ek ActivityPub protokoloa nola inplementatuko duen eta beraz, zer espero daitekeen funtzionalitate horretaz martxan jartzen dutenean.

Fedibertsoa delakoa, puri-purian dago. Astero instantzia berri bat, software edo protokolo bertsio berri bat kaleratzen da eta zerbitzari desberdinek elkarlana ahalbidetzen dutenez, aukerak anitzak dira. Mundu hori gogoko baduzu edo berataz gehiago ikasi edo eztabaidatu nahi baduzu, harpidetu komunitate xume honetara. Ea denon artean abiadura bizian hazten ari den federatutako unibertsoa hobexeago ulertzea lortzen dugun!

Jakin beharreko lehenengo gauza: webgune honek darabilen Lemmy bera, fedibertsoaren osagaietako bat da: https://kaixo.lemmy.eus/#fedibertsoa

  • 0 users online
  • 2 users / day
  • 2 users / week
  • 2 users / month
  • 3 users / 6 months
  • 49 subscribers
  • 75 Posts
  • 98 Comments
  • Modlog