Kaixo!
Olentzerok 128 GBeko USB on bat oparitu zidan eta Gabonetako oporretan lan pixka bat egiten ibili gara. Nire linuxero eta, batez ere, katxarrero maila baxurako lorpen handia izan da. Asko ahaldundu gara etxean.
Lehenengo LuberriLinux orritik ISO irudia normal deskargatu eta USB arrunt batera pasa nuen. Ordenagailua hortik abiatu, pendrive berria ere sartu, eta instalazioa bertara egin nahi nuen, honela:
Baina EFI partizio horrek zalantza sortzen zidan, edo errorea… total, ez nuela lortzen. Hurrengo proba hau izan zen:
Baina horrek ere (/boot partizioa egin zezan eskatzeak) errorea ematen zidan. Ez dut ohiturarik modu honetan linux instalatzeko, beti esan izan diot “Hustu diskoa eta jarri linux”.
Hala ere, proba horietako batean instalatzeko esan nion… eta arrakasta! Nire USBa super ondo eta super azkar zebilen. Baina… ai! Ordenagailua puskatu nuen, antza:
Konpontzea erraza izan zen, errorea bilatzaile batean idatzi eta orri honetan proposatzen diren pausoak jarraituta. Zorionez ordenagailua piztu eta bai, pizten zen eta berdin-berdin zegoen. Baina, hara, orain USBa ez zebilen!!
Gero ulertu nuen zer gertatu zen (eskerrik asko Eder!). Instalatzerakoan USBa seinalatu arren (ondo egin nuen ere ez dakit seguru), batzuetan ordenagailu barruko abioa detektatzen du eta instalazioa hori erabiliz gertatzen da. Horregatik zebilen USBa, baina ordenagailua ez. Eta gero ordenagailua bai, baina USBa jadanik ez.
Modu seguruena, ojo cuidao, ordenagailua ireki eta disko gogorra kenduta dagoelarik instalazioa egitea omen da. Zailtasun bakarra gure beldurra zelarik, torloju txikiak kendu, teklatua altxatu, kable pare bat askatu… eta nirekin urteak daraman ordenagailua barrutik ezagutu genuen! Tutorial honek lagundu zigun.
Eta “for safety” bateria kendu ondoren disko gogorra ere askatu genion:
Jarraian berriro erdi-montatu, USBak sartu eta batetik bestera instalazioa egiteko pausoak erraz jarraitu:
Bukatzean itzali, ordenagailuari berriro bere disko gogorra jarri eta listo! Ordenagailua ondo dabil, eta pintxoa ere bai! Jadanik probatu dut nire anaiaren, lagun baten, bikotearen eta eskolako bi ordenagailutan.
Besteen ordenagailua pintxotik arrankatzen bakarrik jakin behar dut, ez dut ordenagailu pertsonalik behar! Nahiz eta gero USB honekin gutxitan lan egin, ez dakit zergatik baina zirraragarria iruditzen zait hau posible izatea.
OHARRA: datozen egunetan pintxoan Nextcloud bezeroa jarriko dut, lan guztiak sinkroniza daitezen, bestela USBa galtzen badut akabo.
A YouTube link was detected in your post. Here are links to the same video on Invidious, which is a YouTube frontend that protects your privacy: