Artikulu honetan ikusiko dugunez, Nextcloud (eta orokorrean gure edozein web zerbitzu) babesteko geolokalizazioa erabiltzea oso erreza da. Honekin hainbat bot automatizatuen erasoak ekidin ahal izango ditugu
Atxukale.eus Jekyll bidez sortutako blog estatikoa denez, komunitate hau erabiliko det blogean idazten ditudan artikuluen iruzkinak jaso eta erantzuteko, ea esperimentua nola ateratzen den
Kaixo!! Lemmy bidalketa honetan ez nuen lortzen zure artikulura joaten, horregatik jartzen dut esteka: https://atxukale.eus/Nextcloud-eta-segurtasuna-geolokalizazioa/
Asko pozten naiz etxean hodei propioa jarri duen norbait hemen aktibo dagoelako eta blog batean pausuak (euskaraz!) txukun eskaintzen!!!
Orain ez dut denborarik, baina egunen batean saiatu nahi dut! Ondo segi!!
Artikuluari beste aldaketa bat egin diot, orain eleganteago geratzen da.
Certbot-ek dituen –pre-hook eta –post-hook parametroak erabiliz, ziurtagiria berritu beharra dagoenean bakarrik desgaituko da geolokalizazioa, eta ez egunero.
Publikatu orduko, aldaketa bat egin behar izan diot artikuluari, letsencrypt ziurtagiriak berritu daitezen trikimailua jarriz
Geoblocker delakoa ere badago, agian interesatzen zaizu: https://apps.nextcloud.com/apps/geoblocker
Espero dut egunen batean zuk bezala etxean Nextcloud jarri ahal izatea!