Gehitu galdera berri bat zk. iruzkin horretan sakatuz, Arte eta Literaturari buruzko galdera bat.

(Zenbaki horrek zenbat galdera bildu diren erakusteko ere balio du).

Hobetsi Euskal Herriko Arte eta Literatura.

Adibidea:

Zein da Bernardo Atxagak argitara eman zuen lehen nobelaren izenburua?

  • @GorkaAzkOPM
    link
    13 years ago

    Nor da honako idazlanen egilea? Eta handik gutxira gaur. (2004, Susa), Haragia. (2007, Susa), Katu jendea. (2010, Elkar), Bihotz handiegia. (2017, Susa).

  • @GorkaAzkOPM
    link
    1
    edit-2
    3 years ago

    José Manuel Lujanbio Retegi 1936an hil zen bertsolari ospetsua izan zen, Espainiako gerra zibila hasi baino pixka bat lehenago hil egin zen… Hernaniko bertsolari hau jende arruntak goitizenaz ezagutzen zuen. Zein zen Lujanbio jaunaren goitizena?

  • @GorkaAzkOPM
    link
    13 years ago

    Non jaio zen eta non hil, Jon Mirande idazlea? (Leku berean jaio eta hil zen).

  • @GorkaAzkOPM
    link
    13 years ago

    Nor da honako narrazio liburuen egilea? Umeek gezurra esaten dutenetik, (2005, Erein; Frantzisko Xabierkoa iheslaria biografia ondu, (2008, Txertoa); Mea Culpa, (2011, Elkar).

  • @GorkaAzkOPM
    link
    13 years ago

    Nongoa zen Erramun Joakin arotz entzutetsu hura?

  • @GorkaAzkOPM
    link
    13 years ago

    Lehen euskal liburu inprimatua da, 1545. urtean argitaratua, non inprimatu zen?

  • @GorkaAzkOPM
    link
    13 years ago

    Nork idatzi zuen “Nire poesia oso merkea da, herriaren ahotik hartu nuen debalde…” ?

  • @GorkaAzkOPM
    link
    1
    edit-2
    3 years ago

    Idazlea. Gipuzkoako herri txiki batean jaio, hirukien artean, eta amaren altzotik bereiz hazi zen Nafarroako herri txiki batean. Munduaren ikuspegi kristaua zuen belaunaldi bateko azken ordezkaritzat jo dute euskal literaturaren historiako ikerlari batzuek. Nor zen?

  • @GorkaAzkOPM
    link
    13 years ago

    Zein hiritan elkartzen ziren Pott Bandakoak?

  • @GorkaAzkOPM
    link
    13 years ago

    Nork eraman zuen, 1982ko Euskadi Literatura saria bere Hamaseigarrean aidanez eleberriagatik?

  • @GorkaAzkOPM
    link
    13 years ago

    Nork irabazi zuen, 1999an, Espainiako Kritika Saria eta hurrengo urtean Euskadi Literatura Saria, euskarazko literatura modalitatean, Eta emakumeari sugeak esan zion eleberriagatik?

  • @GorkaAzkOPM
    link
    13 years ago

    Nork sortu zuen “Gernikako arbola” abestia?

  • @GorkaAzkOPM
    link
    13 years ago

    Linguae vasconum primitiae liburuko XVI. mendeko liburuko ale bakarra gorde da… Non dago gordeta ale bakar hori?

  • @GorkaAzkOPM
    link
    13 years ago

    Musikaria eta idazle gasteiztarra. M-ak taldean ibilitakoa, eta, besteak beste liburu hauek argitara eman ditu: Gasteizko hondartzak, (1997, Susa); Euskal hiria sutan, (2006, Elkar); Fucking Artists, (2010, Elkar); Non dago Stalin?, (1991, Susa); Hezur gabeko hilak, (1999, Susa); Denboraren izerdia, (2003, Elkar); Blackout, (2004, Susa); Elektrika, (2004, Susa); Golgota, (2008, Elkar); Azken afaria, (2013, Susa); Anfetamiña, (1983, Susa); Likantropo, (1985, Susa)… Nor da?

  • @GorkaAzkOPM
    link
    13 years ago

    Iloba Bizenta Antonia edo, lagunartean Bixenta, osaba Joan Antonio… Biak idazleak. Deitura?