Gehitu galdera berri bat zk. iruzkin horretan sakatuz, Arte eta Literaturari buruzko galdera bat.
(Zenbaki horrek zenbat galdera bildu diren erakusteko ere balio du).
Hobetsi Euskal Herriko Arte eta Literatura.
Adibidea:
Zein da Bernardo Atxagak argitara eman zuen lehen nobelaren izenburua?
Hezkuntza munduan erabiltzeko, kultura orokorreko milaka galdera bilduko ditugu foro honetan.
Ikastetxeetan, euskaltegietan, irakasle jendeari jolasak antolatzeko aukera osoa, hementxe.
Komunitateak eskainitako oparia.
Galdera irekiak emango ditugu, ez besterik; ez ditugu hemen erantzuteko ohiko lau aukerak eskainiko. (Erantzuna jakin nahi duenak, jo dezala euskarazko eu.Wikipedia.org horretara!)
Iruzkin izango balira bezala gehituko ditugu galdera berriak. (Horrela zenbat galdera dagoen erakutsiko digu iruzkinak zenbatzeko dagoen sistema automatikoak).
EZ DITUGU HEMEN ERANTZUNAK IDATZIKO.
Helburua: Kultura orokorreko galdera ez oso zail asko biltzea eta ikastetxeetan, euskaltegietan, etxeetan, Trivial estiloko jolasa prestatzeko materialak musu truk eskaintzea.
Geografia (Urdina)
Ikuskizunak (Arrosa)
Historia (Horia)
Artea eta Literatura (Marroia)
Zientziak eta Natura (Berdea)
Aisialdia eta Kirola (Laranja)
Zeberion 1904an jaiotako pandero jotzailea eta abeslaria. Albokari baten ondoan eta soinujole baten ondoan abesten zuen plazaz plaza. Bere burua animatzeko oihukatzen zuen: Aupa ______ ! Izena?
Nor da Pantxoa Carrere abeslariaren bikotekide artistikoa?
Gipuzkoako zein basilika diseinatu zuen Carlo Fontanak? 1681. urtean Jesusen Lagundiak Carlo Fontanari eskatu zion arkitektura multzo handi bat diseinatzea: dorretxea, eliza eta lagundiaren egoitza⦠Garai hartan, Carlo Fontana Erromako arkitekto ospetsuena zen.
Nork diseinatu zituen Arantzazuko basilikako kriptako margoak eta aldareko Kristo berpiztu gorria?
Nork diseinatu zuen Arantzazuko basilikako sarrerako Apostoluen Frisoa?
Nork diseinatu zituen Arantzazuko basilikako sarrerako ate nagusiak?
Nongoa zen Joanes Etxeberri, 1636. urtean Elizara erabiltzeko liburua; (āEliƧara erabilltceco liburuaā) argitara eman zuena?
Iloba Bizenta Antonia edo, lagunartean Bixenta, osaba Joan Antonio⦠Biak idazleak. Deitura?
Idazlea. Gipuzkoako herri txiki batean jaio, hirukien artean, eta amaren altzotik bereiz hazi zen Nafarroako herri txiki batean. Munduaren ikuspegi kristaua zuen belaunaldi bateko azken ordezkaritzat jo dute euskal literaturaren historiako ikerlari batzuek. Nor zen?
Nork idatzi zuen āNire poesia oso merkea da, herriaren ahotik hartu nuen debaldeā¦ā ?
Eta emakumeari sugeak esan zion, (1999, Erein); 2000. urtean Euskadi Literatura Saria eraman zuen⦠Egilea?
Musikaria eta idazle gasteiztarra. M-ak taldean ibilitakoa, eta, besteak beste liburu hauek argitara eman ditu: Gasteizko hondartzak, (1997, Susa); Euskal hiria sutan, (2006, Elkar); Fucking Artists, (2010, Elkar); Non dago Stalin?, (1991, Susa); Hezur gabeko hilak, (1999, Susa); Denboraren izerdia, (2003, Elkar); Blackout, (2004, Susa); Elektrika, (2004, Susa); Golgota, (2008, Elkar); Azken afaria, (2013, Susa); Anfetamiña, (1983, Susa); Likantropo, (1985, Susa)⦠Nor da?
Nork eman zituen argitara, besteak beste, honako bertso hauek? āAmorosen gaztigiaā, āEzkonduien koplakā, āAmoros sekretuki denaā, āAmorosen partiziaā, āAmoros jelosiaā, āPotaren galzdaziaā, āAmorez errekeriziaā, āAmorosen disputaā, āOrdu gaizareki horrat zakizatā, āAmore gogorraren despitaā, āKontrapasā, āSautrelaā.
Linguae vasconum primitiae liburuko XVI. mendeko liburuko ale bakarra gorde da⦠Non dago gordeta ale bakar hori?
Lehen euskal liburu inprimatua da, 1545. urtean argitaratua, non inprimatu zen?