Beharrezko programak:

  • yt-dlp
  • rename (Arch-en perl-rename)
  • kid3
  1. Youtuben erreprodukzio zerrendaren esteka kopiatu, adibidez Joseba Tapiaren Agur Intxorta Maite: https://www.youtube.com/playlist?list=OLAK5uy_k6Vqj16CkZYUHfQh0Zn2jOHl_fb-IK87c
  2. Begiratu zein urtekoa den bilduma
  3. Terminalean hau idatzi:
    yt-dlp -P "~/Musika/Joseba Tapia/2001 - Agur Intxorta Maite" --extract-audio --audio-format mp3 --audio-quality 0 "https://www.youtube.com/playlist?list=OLAK5uy_k6Vqj16CkZYUHfQh0Zn2jOHl_fb-IK87c"

Aldagaiak:

  • -P “~/Musika/EGILEA/URTEA - BILDUMA”
  • bukaeran, zerrendaren esteka kakotsa bikoitz artean
  • beste aldagaiak bere horretan utzi
  1. Behin deskargatuta, bildumaren azala deskargatu eta karpetan bertan utzi, JPG formatuan adibidez.
  2. Terminalean hau exekutatu, deskargatutakoen izena ondo jartzeko (bukaeran duen kodea kentzeko):
    cd Deskargarako/Helburu/Karpetaren/Bidea
    perl-rename 's/ \[.{11}]//' *.mp31
  3. Eskuz gehitu kanta bakoitzaren zerrenda-zenbakia fitxategi-izenaren hasieran, formatu honetan egon dadin:
    1 - Loiolako Porrusalda
  4. Kid3 ireki, karpetako fitxategi guztiak hautatu eta eskuinean agertzen den atalean,
    Formatua: ↓ dioen tokian, hau idatzi:
    %a/%y - %l/%t - %s1 eta eskuinean dagoen 2 etiketa sakatu
  5. Berriz hautatu fitxategi guztiak eta haiei eskuin klika egin ostean, Album Art>Embed Album Art sakatu
  6. Kid3n, sakatu Ctrl S eta bukatu duzu prozesua

1: Bilduma bat baino gehiagoko fitxategiak berrizendatu nahi izatekotan:
cd Egilearen/Karpetaren/Bidea
perl-rename 's/ \[.{11}]//' */*.mp3
2: Honela ere idatzi dezakezu, berdina baita:
%{artist}/%{year} - %{album}/%{track} - %{title}

  • @iortega
    link
    euskara
    11 year ago
    1. puntuko markdownean ` idatzi duzu `` beharrean uste dut. Eta rename erabiltzeari dagokionez, ez nuen ezagutzen eta badirudi beti instalatuta daterrela. find, xargs eta sed bidezko alternatiba bat eman behar nuen baina sed-rekin arazo batzuk izan ditut eta ez dut denbora gehiago eman nahi dagoeneko funtzionatzen duen zerbaiti alternatiba ematen.