Lemmy probatzeko kontu bat egin berri dut, baino logeatzen naizenean komunitateetan dauden edukiak desagertu egiten zaizkit.
Hau nola konpondu ahal dudan ideiarik bai norbaitek?
Lemmy probatzeko kontu bat egin berri dut, baino logeatzen naizenean komunitateetan dauden edukiak desagertu egiten zaizkit.
Hau nola konpondu ahal dudan ideiarik bai norbaitek?
Kaixo, ez dut ondo ulertu gertatzen zaizuna. Mugikorrarekin ari zara? Probatu duzu ordenagailuan? Pixka bat hobeto azaltzerik, zer gertatzen zaizun?
Adibidez, baliteke “Harpidetuta”, “Lokala” eta “Guztiak” denbora-lerroak izatea gakoa. Probatu duzu botoi horietan klik egiten?
Nik ere ez dut ulertu. Hasierako orrialdean Harpidetuta/Subscribed aukerari buruz hari bazara, kontuan izan Lemmyn komunitate desberdinak daudela baina bertan idazteko, horietako batzuetara apuntatu beharra dagoela norberaren erabiltzailearekin.
Komunitate zerrenda hemen dago: https://lemmy.eus/communities
Interesgarrienak ikusten dituzunetan apuntatu eta kito. Beste instantzia batzuetako komunitateetara ere harpidetu zaitezke hemengo erabiltzailearekin eta komunitate guzti horiek leku beretik jarraitu.
Gogoratu edozein komunitate irakurtzeko ez duzula harpidetu beharrik. Guztiak/All aukeran instantzia osoko edukiak irakur ditzakezu beti. Ez hori bakarrik, zure kontuaren ezarpenetan NSFW gaituta baduzu, identifikatu gabe ikusi ezin dituzun eduki batzuk ikus ahal izango dituzu.
Hemen, Euskal memeak komunitatean bertan adibidez, logeatzen naizenean, dagoen edukia desagertu egiten zait. Saioa ixten badut ordea, bidalitako memeak ikusi ditzaket.
Logeatu gabe ikusten dudana:
Eta logeatuta:
EDIT: .eus-etik kanpo dagoen beste komunitate batera sartzen saiatu naiz, eta arazo berdina daukat (logeatu gabe eduki asko duen komunitatea dela ikus dezaket):
Saiatuko gara konponbidea bilatzen, eskerrik asko abisuagatik!!
Egia da federatzean hori gertatu ohi dela. Adibidez: Mastodonetik beste instantzia bateko norbait lehen aldiz jarraitzen bada, hortik aurrerako mezuak agertuko dira mastodon propioan, baina ez da historia guztia kargatzen (uste dut, halako zerbait).
Baina hemen ez dauka zentzurik, zu .eus instantzian apuntatu bazara, mezu zahar guztiak jadanik badaude gure zerbitzarian, eta zuri denak agertu behar zitzaizkizun. Beste pertsona batek ere antzekoa esan digu, ea ulertzen dugun!
Bitartean ahal duzun beste probatu-gozatu tresna!
Kaixo, hau proba bat da.