Aranzadiren “Txio bat basoan” proiektuari fedibertsoan ikusgarritasuna emateko asmoz, zenbait fedibertsolarik #TutBatBasoan traola elikatzen ari gara.
Dagoeneko hasi dira lehenengo zuhaitzak esnatzen eta hasi gara lehenengo loraldiak ikusten beraz, orain hasi eta ekaina arte gure basoetako biodibertsitatea aztertzen arituko gara.
Landareak erraz identifikatu ahal izango ditugu horien ilustrazioak eskura jarriko baitira.
Zer egin behar den
- Aste bakoitzean dagokion espeziea aurkitutakoan (adibidez) bi argazki atera behar dira, landarearena (hostoa, lorea, enborra,…) eta ingurunearena.
- Ondoren, lokalizazioa edo UTM koordenadak hartuko dira, eta herriaren izena jarri.
- Tut bat idatziko da, bi argazkiak eta lokalizazioa jarrita, eta #tutbatbasoan traolarekin.
Hilabete hauetan, beraz, Euskal Herriko hainbat puntutan, tut bat basoan sortuko dugu, zientziaren eta landareen dibulgazioan bete-betean murgiltzeko.
You must log in or register to comment.