- cross-posted to:
- fediverse@lemmy.world
- cross-posted to:
- fediverse@lemmy.world
Fedibertsoa delakoari neurria hartzea ez da erraza. Izan ere software, protokolo edo webgune/nodo berriak agertzen dira astero, sare gero eta zabalagoa eta trinkoagoa eraikiz. The Federation webgunean ez daude denak (ba al daude inon?), baina hazkunde bizian dagoen fenomeno horren jarraipen bat egiten saiatzen da.
Hasierako orrian adibidez, 14 protokolo desberdin darabiltzaten 7.837 nodori jarraipena egiten diela ikus daiteke. Informazioa modu grafikoan bistaratzen du, irizpide desberdinak hautatzen utziz. Hemen, azken urteko nodo-kopuruaren eboluzioa ikus daiteke (sei milatik ia zortzi milara hazi da):
Software-motei/proiektuei dagokionez, erabilienak Mastodon eta Matrix direla ikus dezakegu, baina badira beste asko. Protokolo erabiliena, ActivityPub da.
Proiektu bakoitzaren barruan, erabiltzaile-kopuruari erreparatuz gero, azkenaldian gorakada handiena izan dutenak hauek iruditzen zaizkit:
PeerTube (bideoak)
Azken urtean erabiltzaileak laukoiztu ditu:
Lemmy (foroak)
Azken 6 hilabeteetan erabiltzaileak ia laukoiztu ditu:
Write Freely (blogak)
Azken urtean erabiltzaileak ia hirukoiztu egin ditu:
Mobilizon (agenda)
Azken 3 hilabeteetan erabiltzaileak bikoiztu ditu:
PixelFed (argazkiak)
Azken urtean erabiltzaileak bikoiztu ditu:
Beste proiektu batzuek hazkunde apalagoa izan dute: Mastodon, Pleroma, Funkwhale, Friendica… Diaspora* proiektuak azken urtean erabiltzaileak mantendu baino ez ditu egin (bidalketa-kopurua ez da ia igo, proiektu hau hilzorian dagoenaren seinale). GNU social proiektuak beherakada nabarmena izan du erabiltzailetan, ziurrenik Mastodon eta Pleroma instantzietara mugitu direlako bertako erabiltzaileetako asko eta asko.
Bota begirada bat datuei, informazio dezente dago. Zein ondorio atera daitezke The Federation webguneak ematen dituen datuetatik? Zerbait nabarmenduko zenuke? Xehetasun interesgarririk topatu duzu?