Bikote batean onargarriak diren praktikak, eta gustuko diren praktikak, ez dira zertan berdinak izan behar.
Are, biek gustu desberdinak izan ditzakete. Adibidez: emakume bati zakilak txupatzea gustatu dakioke, eta gizonari ez (ezagutzen dut horrelako kasu bat); alderantziz gertatzea ere ohikoa da. Bada, baita ere, muxu sakonek (mingainarekin) nazka ematen dion jenderik.
Baina hau ez da txarra; txarragoa da, bakearen alde, bikotekideetako bat gustuko ez dituen gauzak egitera behartuta sentitzea, besteari gustatzen zaiolako.
Dena den, denborarekin, maskarek erortzeko joera dute. Alegia, egoera hau denborarekin aldatuz joan ohi da. Topikoa bezala: nobiotan "inperfekzio liluragarria"iruditzen zaizun aho ondoko orbain hori, 15 urte elkarrekin daramatzazuenean, “garatxo nazkagarri” bihurtzen da. Gauza naturalak dira, oso.
Horrelako egoeran, bikote harremana giltzarrapo itogarria bihur daiteke. Aterabide bat maitaniztasuna izan daiteke: zure bikoteari gustatzen ez zaiona gustuko duen beste bat bilatzea, alegia. Horrela, denok pozik. Tamalez, bizi garen gizarteak ez du oraindik hori begi onez ikusten. Immorala omen da. Horregatik, bide “tradizionalagoa” jarraitu ohi da: begiak ixtea, eta prostituziora jotzea, “bikoteak egiten ez dizun horren” bila. Horrekin erreparo moral gutxiago daude. Nahiz eta boterean oinarritutako harreman asimetrikoa, ez oso osasungarria, izan.
Ez gara benetan jabetzen nolako dirutza mugitzen duen prostituzioaren negozioak; zati handi batean, ikuspegi hipokrita honen eraginez. Gure gizartearen muin-muinean txertatua dago gainera.
Gabon garaiko lankideen afari asko ez dira alferrik putetxean amaitzen!
ados ezkontzaren kontuakin, presioa, interesak, itxurak medio beti, negozio bat balitz bezela eabiltzea ta merkatua beti ariko da aprobetxatuz horrelako egiturak existitzen diren bitarten, “lotutako bikotiak”, alegia
prostituzioan kontuak asko daka hitzeiteko bai, alegala da ta… bainan egia da historia osoan zehar existitu dan zerbait dala ta askotan eon dan ogibiderik zaharrena bezala definitua izan da, nahiz ta gaur eun definiziotzat espresuki diru truk iten den praktika den