Nazka ematen diguten praktikak

Bikote batean onargarriak diren praktikak, eta gustuko diren praktikak, ez dira zertan berdinak izan behar.

Are, biek gustu desberdinak izan ditzakete. Adibidez: emakume bati zakilak txupatzea gustatu dakioke, eta gizonari ez (ezagutzen dut horrelako kasu bat); alderantziz gertatzea ere ohikoa da. Bada, baita ere, muxu sakonek (mingainarekin) nazka ematen dion jenderik.

Baina hau ez da txarra; txarragoa da, bakearen alde, bikotekideetako bat gustuko ez dituen gauzak egitera behartuta sentitzea, besteari gustatzen zaiolako.

Dena den, denborarekin, maskarek erortzeko joera dute. Alegia, egoera hau denborarekin aldatuz joan ohi da. Topikoa bezala: nobiotan "inperfekzio liluragarria"iruditzen zaizun aho ondoko orbain hori, 15 urte elkarrekin daramatzazuenean, “garatxo nazkagarri” bihurtzen da. Gauza naturalak dira, oso.

Horrelako egoeran, bikote harremana giltzarrapo itogarria bihur daiteke. Aterabide bat maitaniztasuna izan daiteke: zure bikoteari gustatzen ez zaiona gustuko duen beste bat bilatzea, alegia. Horrela, denok pozik. Tamalez, bizi garen gizarteak ez du oraindik hori begi onez ikusten. Immorala omen da. Horregatik, bide “tradizionalagoa” jarraitu ohi da: begiak ixtea, eta prostituziora jotzea, “bikoteak egiten ez dizun horren” bila. Horrekin erreparo moral gutxiago daude. Nahiz eta boterean oinarritutako harreman asimetrikoa, ez oso osasungarria, izan.

Ez gara benetan jabetzen nolako dirutza mugitzen duen prostituzioaren negozioak; zati handi batean, ikuspegi hipokrita honen eraginez. Gure gizartearen muin-muinean txertatua dago gainera.

Gabon garaiko lankideen afari asko ez dira alferrik putetxean amaitzen!

@Porru
admin
114d

Beste ikuspegi bat da praktika gustoko ez dun bikotekidea prostituitzea besteai atxegiteko, oso ohikoa da (ohikogoa sexu langileengana jotzea baño)

Maitaniztasuna irtenbide aproposa da idilikoki baño nahiko zaila kudeatzen bakoitza ez bado bete-betean bere buruakin

@Unx
mod
creator
114d

Gustoko ez duen bikotekidea prostituitzea?? Uste dut ez zaitudala ulertzen.

@Porru
admin
213d

Praktika hoi gustoko ez dun kidea dala prostituitzeana, beste kideei satisfatzearren

aitor
213d

ez det uste hoi prostituzioa praktikatzea danikan, prostituzioa diruakin lotuta dao, agian zuk diozuna “bortxaketa adostua” dei daiteke?? 😅🤣

@Unx
mod
creator
112d

Ulertuta. Nik, Aitorrek bezala, ez nuke hori “prostituitzea” izendatuko (trantsakzio komertzial zuzenik ez dagoelako). Halere, neurri batean, bai dago trantsakzio komertzial indirektoa: ezkontza-kontratuaren kapitulazioak, non “zeregin” horiek, antzinan behintzat, espreski aipatzen ziren (“deberes conyugales”), haiek ez betetzea ezkontza hausteko motibotzat hartzen zirelarik.

@Porru
admin
212d

Netzako argi ta garbi da prostituzioa. Zerbaiten truk zure gorputza erabiltzea prostituitzea ulertzet ta eztiot iñungo epaiketa moralik jartzen, guztiz onargarria netzako.

Ezkontzan bezela, edozein ohitura ta moralengatik ite da maiz. Ustet jende dexente nekin ados eongo zala.

@Unx
mod
creator
212d

Niretzako ere onargarria da prostituzioa, eta ez nago debekatzearen, bai arautzearen alde. Itsua izan behar baita ez ikusteko, gaur egunean duen eskari handia (horrek beste eztabaida baterako ematen du) ez dela behin-behinean desagertuko, eta merkatuak eskari horri erantzuna ematen jarraituko duela, legalki zein ilegalki. Beraz, sexu-langileek jarraituko dutenez, hobe baldintza onetan eta duinki aritzea.

aitor
2
edit-2
11d

ados ezkontzaren kontuakin, presioa, interesak, itxurak medio beti, negozio bat balitz bezela eabiltzea ta merkatua beti ariko da aprobetxatuz horrelako egiturak existitzen diren bitarten, “lotutako bikotiak”, alegia

prostituzioan kontuak asko daka hitzeiteko bai, alegala da ta… bainan egia da historia osoan zehar existitu dan zerbait dala ta askotan eon dan ogibiderik zaharrena bezala definitua izan da, nahiz ta gaur eun definiziotzat espresuki diru truk iten den praktika den

maitatzeko territorio librea
!zirri

    Arranoak bortüetan / gora dabiltza hegaletan / ni ere beste ordüz / andereki kanberetan…

    “Euzkadin gutxi jotzen dela” dioen topikoaz harantzago, Euskal Herrian larrutan, lehen bezala orain, asko eta osasuntsuki egiten da. Beste kontu bat da, hortaz hitz egiten den edo ez. Komunitate honetan, ongi etorriak dira sexu joera eta maitatzeko era guztietako lagunak. Esperientziak partekatzeko leku seguru bat eraiki nahiko genuke (pribatutasuna mantendu nahi duena errespetatuz). Zuen ekarpenak ongi etorriak dira!

    • 0 users online
    • 1 user / day
    • 1 user / week
    • 3 users / month
    • 7 users / 6 months
    • 6 subscribers
    • 9 Posts
    • 36 Comments
    • Modlog