PDF irakurleei, edizioari… buruzko zalantzak argitzeko.

  • mikelgsOPA
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Elkarrizketa hauek Software Libre Zalantzak txatean gertatu dira. Bertan parte hartzeko Matrix gela bilatu (#SoftwareLibreZalantzak:librezale.eus) edo Telegram gelara batu. Eta hementxe idazteko, Lemmy erabiltzen lehen aldia baduzu, Eman izena eta mezu honi erantzun.

    • Zer darabilzue PDF eskaneatuetatik PDF testudunak sortzeko?

    • Master PDF editor. Baina ez da askea

    • Aztertuko dut. Uste dut hemen-edo bat edo batek partekatu zuela ur-markarik uzten ez duen bertsioa

    • Nik esango nuke ur-markarik ez duen azken bertsioa 4.3.89 dela.

    • kaixo! agian konfunditzen ari naiz, baina ni pdf-ak libreofficen editatzen ditut arazorik gabe

    • OCR aukera dauka besteak. Esango nuke libreofficek ez duela

    • aaah! ongi ongi, ba bai, OCRrik ez du

    • Onlineko bihurgailuak (pdf2word) oso ondo funtzionaltzen dute PDFa testu moduan badago edukia testu prozesadorera eramateko. Beste kontu bat da eskaneo arrunta bidez sortutako PDFetan. Horretan bat OCRek zeozer egiten du.

    (…)

    • PDF ak ikusteko programarik? defektuz linux mint en datorrena “ataskatu” egiten zait, ez dut hasera batean batean pdf-rik batu edo moztu behar, soilik dokumentua ireki eta ikusi, eskerrik asko.#PDF

    • kaixo! kden badago okular, oso ondo dabilela. Edo bestela evince, uste dut linuxminteko defektuzkoa dela, baina ez nago ziur

    • eskerrik asko saltseatuko dut.

    • Okular erabiltzen dut nik ere bai. PDFak ikusteko arazorik ez, ondo doa. Baina PDFak betetzeko niri behintzat arazoak ematen dizkit.

    • Ni pdfak libreofficetik editatzen ditut. Drawn

    • Beste aukera, Firefox edo nabigatzeko erabiltzen dezun programarekin irekitzea.

    • bai, deskargatutako artxiboa zenez, galdetu du, eskerrik asko denoi

    • Suposatzen dut Firefox aukera eman dizunean artxibo lokalerako ere erabiltzea planteatzen zuela. Hau da, Ctrl+O erabiliz Firefoxen zure diskoko fitxategia zabaltzeko.