Botak nola konfiguratu… eta antzeko zalantzak argitzeko gunea.
Elkarrizketa hauek Software Libre Zalantzak txatean gertatu dira. Bertan parte hartzeko Matrix gela bilatu (#SoftwareLibreZalantzak:librezale.eus) edo Telegram gelara batu. Eta hementxe idazteko, Lemmy erabiltzen lehen aldia baduzu, Eman izena eta mezu honi erantzun.
-
gabon! mastodonen boten inguruan dakienik? Irrati baterako in nahiko nuke bat
-
aldatsa k egindako honek interesatuko zaizu agian: https://wikidosia.aldatsa.eus/
-
RSS jario batetik Mastodonen argitaratzeko feed2toot erabili dezakezu: https://gitlab.com/chaica/feed2toot
Dokumentazioa: https://feed2toot.readthedocs.io/en/latest/
Gauza konplexuagoak egin nahi badituzu, programazio lengoaia ezagunenetarako badira liburutegiak. Adibidez, lehen Txopik aipatu duen Wikidosia Node.js-rako node-mastodon erabiliz sortu nuen. Liburutegi horren garapena azken urteetan geldituta dago, baina oraindik funtzionatzen du: https://github.com/hylyh/node-mastodon
Funtzionatzeari uzten badio edo segurtasun arazoak baditu ziur aski Megalodon erabiltzen hasiko naiz: https://github.com/h3poteto/megalodon
Wikidosiaren iturburu-kodea hemen dago (Mastodoneko botaz gain Twitter eta Telegramekoa ere bada eta webgunea ere badu) https://gitlab.com/aldatsa/wikidosia
-
milesker txopi eta aldatsa informazioagatikan!! ustet, feed2toot oso ondo etorriko zaidala, aurrerao agian sartuko naiz progamazio lengoaiekin, oaingoz ideia oso gutxi dut ta :+1:🏼
-
Agian interesgarria izan daitekeen beste tresna bat: https://indieweb.org/Bridgy
-
uooo oso zabala dirudi, interesgarria oso!!
-